2.063.780
edits
No edit summary |
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak) |
||
'''Ebidentzia enpirikoa''', esperientzia sentsoriala bezala ere ezagutua, [[
[[Fitxategi:Kant foto.jpg|thumb|[[Immanuel Kant]] (1724-1804)]]
[[Immanuel Kant
== Ezaugarriak ==
Ebidentzia enpirikoa egia (errealitateari zehazki dagokiona) edo gezurra (zehaztasunik eza) egiaztatzen duen informazioa da. Ikuspegi enpiristan, norbanako batek soilik [[ezagutza]] duela baiezta dezake ebidentzia enpirikoan oinarritzen baldin bada (nahiz eta [[Enpirismo|enpirista]] batzuek ezagutza lortzeko beste bide batzuk daudela uste izan). Honek ikuspegi [[Arrazionalismo|arrazionalistarekin]] talka egiten du, zeinek arrazoia edo hausnarketa bere baitan proposizio batzuen egiaren edo gezurraren ebidentzia kontsideratzen dituen<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=|urtea=2001|abizena=Feldman|izena=|orrialdeak=|orrialdea=293|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>. Ebidentzia enpirikoa behaketaren edo esperimentazioaren bitartez lorturiko informazioa da. Informazio hau zientzialarien bitartez ikertzen eta erregistratzen da. Hau da ebidentzia enpirikoaren iturri nagusiena. Bigarren mailako iturriek lehenengo iturriak deskribatzen, eztabaidatzen, interpretatzen, komentatzen, analizatzen, ebaluatzen, laburtzen eta prozesatzen dituzte. Bigarren mailako iturrien materialak eguneroko aldizkari edo egunkarien artikuluak, liburu edo pelikulen aipamenak edo beste pertsona baten ikerketa ebaluatzen edo eztabaidatzen duten aldizkari akademikoak izan daitezke<ref name=":0" />.
Ebidentzia enpirikoa esperimentu baten emaitzaren sinonimoa izan daiteke. Zentzu honetan, emaitza [[Enpirismo|enpirikoa]] baieztapen bateratu bat da. Testuinguru honetan, kontzeptu semi-enpirikoa oinarrizko [[axioma]] edo lege zientifikoak eta emaitza esperimentalak sailkatzeko erabiltzen da. [[Zientzia
Ebidentzia enpirikoaren menpe dauden deklarazio eta argumentuak gehienetan ''a posteriori'' deitzen zaie, ''a priori''ren kontrakoa. Ezagutza ''a priori'' esperientziarekiko independentea da (adibidez, naturalki ezagutzen da norbaitek denbora luze batean zehar ez baduela arnasten hil egingo dela), ezagutza ''a posteriori'' ebidentzia edo esperientzia enpirikoaren menpe dagoen bitartean (adibidez, gosaldutako sagarra oso goxoa zegoen). A posteriori eta a priori bereizketa honen nozioa ezagutza enpirikoaren eta ez enpirikoaren arteko bereizketaren berdina da, [[Immanuel Kant|Kantek]] arrazoiari egiten dion kritikatik dator<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=|urtea=2005|abizena=Craig|izena=|orrialdeak=|orrialdea=1|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>.
1960.urtetik, [[Thomas Kuhn
== Erreferentziak ==
|