«Durangoko bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak ==
[[Fitxategi:Placa bombardeo Durango.JPG|leftezkerrera|300px|thumb|]]
1937ko martxoaren 31n 07:00etan [[Soria]]tik ([[Espainia]]) bonbardaketa astuneko 24. taldeko 213 eta 214. eskuadrilako [[Savoia S-81]] bederatzi hegazkin aireratu ziren. 08:00etan [[Logroño]]tik (Espainia) [[Fiat Cr-32]] hamazortzi ehiza-hegazkin abiatu eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] gainean elkartu ziren Soriatik irtendakoekin. Handik formazioan joan ziren [[Idiazabal]]eraino. Idiazabal gainean bira eman eta eskuadrila bakoitzak bere helbururantz hartu zuen: 213. eskuadrilako bost hegazkin, Victtorio Cannaviello buru zutela, [[Elorrio]]rantz joan ziren, eta 214. eskuadrilako beste lau, Gildo Simini buru zutela, Durangorantz.<ref name="Irazabal"/>
Santa Anako kanpaiek alarma deika jo zuten.<ref name="Correo2012"/> Jendea ez zen larregi larritu, aurreko egunetan hegazkinek errenditu ezik Bizkaia osoa suntsituko zutela mehatxuzko orriak besterik botatzen ez zutelako. Gero Santa Anako kanpaiak etenik gabe jotzen hasi ziren eta batzuk gordelekuetara sartu ziren, babes handirik ematen ez bazuten ere. Sirena entzun zenerako, 13 hegazkin ikusi ziren sortaldetik [[Abadiño]] gaineko zerutik zetozela, lau hegazkin astun bonbardaketakoak eta bederatzi arin ehizakoak.
Hegazkinak Kurutziagatik hasi ziren, goizeko eguzkia bizkarrean helburuak argiago ikusteko. Kurutziaga kalean, 34, 36, 38 eta 40. zenbakidun etxeak zeharo hondatu ziren. Kurutziagako gurutze zaharra ere apurtuta geratu zen.
 
Bonbak Jesuiten San Jose elizaren gainera ere jausi ziren<ref>{{Erreferentzia|url=http://elpais.com/diario/2007/03/26/paisvasco/1174938002_850215.html|data=2007-03-26|egunkaria=[[El País]]| izenburua= Memoria del 'otro' bombardeo|izena=Juan A.| abizena= Hernández}}</ref>: lau horma eta aldare nagusia besterik ez zen geratu. Meza zen; Rafael Villalabeitia abadea, ostien kopa eskuan, komunioa ematen ari omen zen meza-mutila alboan zuela, eta [[Kirikiño Batailoi]]ko [[gudari]] bat ari zen memento hartan jauna hartzen. Elizaren babespean zeudela sinistuta zeuden: elizaren sabaia, arkuak, habeak, koroa, organoa, koloretako beirateak... dena gainera etorri eta gero, hondakinen azpitik 50 bat atera zituzten hilda, emakumeak asko, baina gudariak ere bai, bertan meza entzuten zeuden 18 gudari hil zirelako.
Andra Maria elizan ere meza zen.<ref name="Berria2012">{{Erreferentzia|url=http://paperekoa.berria.info/harian/2012-04-01/012/001/Durango_1937.htm|egunkaria=[[Berria]]|data=2012-04-01| izenburua= Hiru minutu; 75 urteko samina| izena= Jon |abizena= Olano}}</ref> Carlos Morilla abade asturiarra ari zen meza ematen, eta bertan hilko zen. Sagaratzearen mementoa zen, kaliza gora zuela erori zen sabaia koroarekin eta horma batzuekin batera abadearen eta jendearen gainera.
Andra Mariako arkupean merkatua zen, eta haren gainera ere jausi ziren bonbak.
Hegazkinek Durango gainetik hegaldi bakarra eginik pasatu ziren, 1.500 metroko altueratik bonbak jaurtiz. Bonbaketari italiarrek bonbardaketaren mementoa fotografiatu egin zuten, gainera, argazki panoramiko eta planimetrikoz. Argazki horietako bat ezagutzen da, hiria leherketa-onddoz josirik ikusten dena.
Bonbardaketa amaiturik ehiza-hegazkinak 400 bat metrora jaitsi eta jendea metrailatzen hasi ziren.<ref name="Irazabal"/>
11:00etan berriro agertu ziren hegazkinak Durangora. Oraingoan, gainean ibili eta hiriari begiratu besterik ez zioten egin, aurrekoan egindako hondamendia ikustatzeko bakarrik beharbada.
Operazioarako agindua “U. Marelli” izenez sinatu zen. Marelli hau ''Aviazione Legionaria''ko Ferdinando Raffaelli koronela zen, 21. bonbardaketa-eskuadrako komandantea. 24. eskuadrako burua Iginio Mencarelli zen. Eskuadrila haiek [[saguzar]]ra zuten izen eta sinbolotzat, ''Pipistrelli'' deitzen ziren eta hegazkinen buztanean saguzar zuriz pintatua zeramaten zirkulu beltzaren barruan.
Materiala ere elkarlanekoa zen. Durangon bota zituzten 100 kiloko bonbak italiarrak ziren eta 50 kilokoak alemanak.
 
Bizkaiaren aurkako erasoaldian, [[Manuel Aznar]] kazetari frankistaren arabera, 50.000 soldadu eta 500 edo 700 hegazkinek hartu zuten parte.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] eta Durangoko bonbardaketa ulertzeko Emilio Mola eta enparauak nondik zetozen jakin behar da. [[Maroko]] aldean [[Abd el Krim|Abd el-Krim]] eta bere arrifarren aurka Armada espainolak erabilitako metodoak espainolen arteko borrokara ekarri besterik ez zuen egin.
 
Izua zabaltzea zen Emilio Molaren helburua gerra hasieratik. Hitzez hitz esan zien [[Nafarroa]]ko alkateei 1936ko uztailaren 19an: {{esaera2|Hay que sembrar el terror. Hay de dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a los que no piensen como nosotros.}}
== Bertsioak eta isiltasuna ==
 
[[Eusko Jaurlaritza|Euskadiko Gobernuak]] bonbardaketaren berri eman zuen munduan zehar. Emandako bertsioa nahiko egiatia zela egiaztatu da denborarekin, puntu batean ezik, Durangoko bonbaketariak ez zirela alemanak, baizik eta italiarrak.
 
Frankisten aldetik, [[Gonzalo Queipo de Llano]] jeneralak, Radio Sevillatik, horrela azaldu zuen Durangon gertatutakoa<ref name="Irazabal"/>: {{Esaera2|Nuestros aviones bombardearon objetivos militaren en Durango, y más tarde los comunistas y socialistan encerraron a los curas y monjas en las iglesias, asesinandolos a balazos sin piedad y quemando despues las iglesias.}}
[[Jon Irazabal]] Gerediaga elkarteko kide eta historialaria Durangoko bonbardaketaren inguruko ikerketak, berriz, helburua Durangoko hiritarrak zirela azaldu zuen.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/4739686/jon-irazabal-historalaria-durangoko-bonbardaketaz/|egilea=EiTB|izenburua=Durango bonbardatu zuten 45 pilotu eta militarren izenak ditugu|data= 2017/03/30}}</ref>
 
[[Apirilaren 8]]an, [[George L.Steer]] egon zen Durangon eta lehenengo ''[[Times]]'' egunkarian eta gero ''[[The Three of Gernika]]'' liburuan honela idatzi zuen:
{{esaera2|Populazio zibilaren kontrako bonbardaketarik ikaragarriena izan zen memento hartara arte, gizadiaren historian ez zen halakorik gertatu 1937ko martxoaren 31 hartara arte.}}
 
[[Maiatzaren 17]]an, [[Jose Artetxe]] idazlea, jeltzale ohia, erreketeekin sartu zen Durangora eta ospitaleko erizain baten ahotik entzun zuen bonbardaketaz. Munduaren amaiera ematen zuela esan zion erizainak. Eta hildako gehienak eskumakoak zirela...
 
[[Claude G.Bowers]], Ameriketako Estatu Batuetako kontsularen memorietan<ref name="Irazabal"/>:
{{Esaera2|Gero Durangoko herri txikiaren martirioa gertatu zen, 1937ko martxoaren 31n, populazio zuriaren kontra ezagutzen den bonbardaketarik izugarriena munduaren historian.}}
 
Bando nazionalaren bozeramaile eta historiagileen joera nagusia gertaerak minimizatzea izan zen. Manuel Aznar, Juan Vigon, Jesus Salas Larrazabal eta halakoentzat Durangon ez zen ia ezer gertatu.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.deia.com/2012/04/01/politica/euskadi/bombas-por-palabras| egunkaria =[[Deia]]| izena=Iban|abizena=Gorriti|data=2012-04-01| izenburua= Bombas por palabras}}</ref> Ezer egin bazuten, gune militarren kontrako erasoa izan zen, eta gainerako guztia propaganda gorria litzateke. [[Ricardo de la Cierva]]k, esate baterako, 1970. urtean esan zuen Gernikan 12 pertsona baizik ez zirela hil.
 
[[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketa]] orduko, 1934az geroztik Alemaniako Aireko Indarraren ministro izandako [[Hermann Göring]]i Gernikakoa bezalako bonbardaketak zergatik egin ziren galdeturik, hiri bonbardaketa haiek ''[[Luftwaffe]]''rentzat probaleku modukoak izan zirela erantzun zuen. Eta froga ariketa haien biktimak aipatu zitzaizkionean, honela erantzun omen zuen:
{{esaera2|Tamalgarria da, baina ezin genuen besterik egin. Sasoi hartan ez genuen halako esperimentuak egiteko beste lekurik.}}