Durangaldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Durangaldea''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean [[Lea-Artibai]] dauka mugakide, hegoaldean [[Zuia-Gorbeialdea]] ([[Araba]]), mendebalean [[Arratia]] eta ekialdean [[Debagoiena]] ([[Gipuzkoa]]).
 
Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.837 biztanle edukiz ([[2018|2018]]). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona [[Durango]] da, eta herririk txikiena [[Izurtza]] da.
 
[[Fitxategi:Durango.jpg|thumb|250px| Durangaldearen satelite irudia]]
== Ingurune naturala ==
=== Urkiolako Parke Naturala ===
[[Urkiolako natura parkea]]: 5.958.3 hektarea dauzka, eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Abadiño]], [[Zornotza|Amorebieta-Etxano]], [[Atxondo]], [[Dima]], [[Durango]], [[Mañaria]] eta [[Izurtza]] udalerriak barne hartzen ditu.
 
=== Mendiak ===
40. lerroa:
# [[Axtxiki]] (791 m).
 
=== Hidrografia ===
Eskualdea [[Ibaizabal]]ek hego-ekialdetik ipar-mendebalderuntz gurutzatzen du, eta haixe da ibai arro nagusia. Ipar-mendebaldean, bestela, [[Zornotza]]ko udalerriaren zati txiki bat [[Oka]] ibaiaren barruan gelditzen da. Ipar-ekialdean, [[Mallabia]]ren zati handi bat eta [[Ermua]] [[Deba ibai]]ko arroan daude, eta Mallabiaren zati txikiago bat [[Artibai]]koan. Azkenik, [[Otxandio]] eta [[Abadiño]]ko eta [[Atxondo]]ko zati bana [[Zadorra]]ko arroan daude, [[Araba]]ko hego-isurialdean.
 
93. lerroa:
|[[Euskal Herria Bildu|EH BILDU]]
|-
|[[Fitxategi:Escudo de Ermua.svg|centreerdian|38x38px]]
|align="left"|[[Ermua]]
|15.890
180. lerroa:
== Azpiegiturak ==
=== Errepideak ===
Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko haranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitsuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.
 
=== Osasun arloko azpiegiturak ===
186. lerroa:
 
== Kultura ==
Kultur arloan, aipagarria da [[Gerediaga Elkartea]] (Abadiño). Izan ere, haiek dira [[Durangoko Azoka]] ospetsua antolatzen dutenak. [[Euskal Herri]] mailako [[literatura]] eta [[musika]] arloko azoka nagusia da, [[euskara]]ren sustapena [[1965]]etik egiten dutela. Kokapen geografikoak laguntzen du abenduro topagunea izaten.
 
Bestela, [[bertsolaritza]]k erro sakonak bota ditu zonaldean azken hamarkadetan, [[Xabier Amuriza]], [[Unai Iturriaga]], [[Igor Elortza]] eta [[Miren Amuriza]]ren jardunak bereziki azpimarragarriak direlarik. Abadiño, Berriz, Durango eta Zornotzan martxan daude bertso-eskolak halaber. Hedabideei dagokienez, [[Anboto Komunikabideak]] euskararen normalkuntza zabaltzeko lanak egiten ari dira [[2001]]etik.