Dumping: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Dumpinga debekatua daukate Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusiak eta [[Erromako Tratatua]]k. Hala ere, zenbait herrialdek konkurrentzia desleialeko praktika horiek egiten jarraitzen dute eta, eten ezean, lur jota utz ditzakete herrialde bateko giltzarriak diren sektore ekonomiko edo industriala.
 
[[Euskal Herria]]n, askotan izan dugu siderurgiako eta ontzigintzako sektoreetako dumpingaren aditzea, benetan eta larriki erasan baitie gure ekonomian giltzarri izan diren sektore horiei. [[2004]]an, [[Sestao]]ko [[La Naval ontziola|La Naval]] enpresaren kasua egon zen: etorkizuna kolokan zeukan, ezin baitzuen konkurritu, esate baterako, [[Asia]]ko ontziolekin, batez ere [[Korea]]koekin, hain zuzen ere dumping praktikatzeagatik. Lehenago ere, [[Euskalduna]] ontziola historikoa itxi zuten, garai hartan dumping horren biktima izan baitzen, besteak beste.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}