«Donostiarra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Historikoki, [[Donostia]] hiriko traineruak lehiakorrak izan dira. Arraunketa tradizionalaren garaian, arrantzale-kuadrillek eratutako traineruen garaian, lehen mailakoak ziren traineru donostiarrak [[Luis Karril]], [[Kiriko]] eta [[Soterotxo]] bezalako patroien gidaritzapean. [[Kontxako Bandera]]ren lehen 30 edizioetatik 13 irabazita, hirugarrena da Donostia irabazleen sailkapen historikoan, guztira 14 baititu.
 
Kuadrillen garaiaren ondoren, [[arraun]] kluben zerrenda luzea osatu dute donostiarrek historian zehar (guztira 12 arraun elkarte donostiar aritu dira Kontxan), [[Donostia]]n tradizio handiko [[kirol]]a izan baita [[traineru]]ko arraunketa, kirol honen hasiera-hasieratik. Eta maila onean betiere, Espainiako Txapelketak lortu dituenez Donostiak [[Espainiako Traineru Txapelketa|trainerutraineruetan]]etan, [[Espainiako Trainerilla Txapelketa|trainerilletan]], [[Espainiako Batel Txapelketa|batelbateletan]]etan, [[Espainiako aulki mugikorreko txapelketa|aulki mugikorreko]] kategoria nagusi guztietan, eta baita [[Espainiako Llaüt Txapelketa|Mediterraneoko llaütetan]] ere.
 
Hiriko arraun-klub bakoitzak bere trainerua eratu eta traineru donostiar bat baino gehiago uretaratzen zirenean ere, maila oso ona ematen zuten: 1983-1994 bitarteko 12 edizioetan, 8 aldiz bi traineru donostiar izan ziren irailean Banderaren lehian, hau da, Donostiakoa izateagatik sailkatzen zenaz aparte bigarren traineru donostiar bat sailkatu zen osteguneko sailkapen estropadan. Gainera, 1981-1994 bitarteko 14 edizioetatik 9 aldiz lehen lau postuetan sailkatu zen Donostiako traineruren bat.
== Traineru bateratuaren sorrera ==
 
[[FileFitxategi:Bandera de la Concha 2016 - Donostiarra 06.jpg|thumb|Donostiarra 2016ko [[Kontxako Bandera]]n.]]
 
Irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu eta traineru bateratua eratu behar zela kontsideratu zen. Udalaren inplikazioa lortuta, harekin hitzarmena eratu zuten klub historikoek, eta horrela sortu zen, 2007ko amaieran, Donostiako traineru bateratua: '''Donostiarra'''. Horretarako espreski klub berria sortu zen: '''CDR Kaiarriba''' (klubari izen ofizial hori eman zitzaion, arautegiak ez baitzuen uzten ''Donostiarra'' izeneko kluba sortzen). [[Ur-Kirolak]] eta [[Donostia Arraun Lagunak]] taldeek ordezkaritza paritarioa zuten klub berriaren zuzendaritzan, Iñaki Arana lehen lehendakaria izanik.
 
== Kirol ibilbidea ==
[[FileFitxategi:Bandera de la Concha 2016 - Donostiarra 02.jpg|thumb|2016 urteko ''Torrekua II'' trainerua.]]
'''Gizonezkoen trainerua'''k [[KAE Liga|KAE-1 Ligan]] hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik [[TKE Liga]]rako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen play-offerako txartela lehen aldiz; play-off horietan hirugarren egin, eta, ondorioz, ez zen TKE Ligara igo. 2017 denboraldirako Igor Makazaga entrenatzaile sanjuandarra fitxatu zen, eta [[KAE Liga|KAE 1 Liga]] irabazi eta gero, play-offerako sailkatu zen berriro ere: play-offetan bigarren postua eskuratuz, bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen<ref>{{Erreferentzia|url= http://www.euskolabelliga.com/noticias/ver.php?n=1505651938&v=0&desde=210&id=eu|izenburua= Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak|egunkaria=TKEren weba| data= 2017-09-17}}</ref>.
 
'''B trainerua'''ren helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta [[KAE Liga|KAE 2 Ligan]] aritu zen, 2018an [[KAE Liga|KAE 1 Ligara]] igotzea lortu zuen arte.
 
'''Emakumezkoen trainerua''' 2017an uretaratu zuen lehen aldiz. Hauxe izan zen emakumezkoen hirugarren traineru donostiarra, 2009an [[Ur-Kirolak]]ek eta 2015ean [[Arraun Lagunak]]ek ateratakoen ondoren. 2018an, [[ETE Liga]] sortu berria irabazi zuen eta play-offak jokatu ondoren maila gorenera igo zen.
 
== Palmaresa ==
 
== Donostiarraren palmaresa (gizonezkoak) ==
[[FileFitxategi:Kaiarriba Arraun Elkartea, ganador ARC-1.jpg|thumb|Donostiarra 2017ko [[KAE Liga]] irabazi berritan.]]
Garaipen horietatik, hauek dira Donostiarra 2008an lehian hasi zenetik klub honek lortutakoak:
 
|}
 
== B trainerua ==
{{Arraun talde infotaula
| kolore1 = #0047AB
* [[2007]] - [[2009]]: Iñaki Arana
* [[2009]] - [[2015]]: Alberto Goitia
* [[2015]] - ....... : Alberto Lopez
 
== Erreferentziak ==