Doneztebe eliza berria (Esa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
[[1950]]ean [[René Petit de Ory]] ingeniariak eta [[Luis Vallet de Montano]] arkitektoak eraiki zuten. Lehenbiziko harria [[1950]]eko [[urtarrilaren 22]]an ezarria izan zen.
 
[[IrudiFitxategi:Yesa San Esteban 5641.JPG|thumb|300px|centererdian|Sarerako atearen [[dobela]].]]
 
== Eraikina ==
[[Oinplano]]a [[doriar ordena]]ko [[fuste]]dun [[zutabe]]ez eta [[abside]] erdizirkularraz osatutako hiru [[nabe]]koa da. Barnealde osoa zutabeetan esekitako [[egur]]rezko tribuna batek zeherkatzen du. Hormak [[luzitu]]ak dauzka.
 
[[Ebanjelio]]aren aldeko horman Basianok sinatutako San Virilaren bizitzari buruzko [[oleo]] bat ikusgai dago. [[Erretaula]] nagusia [[1618]]-[[1624]] artean [[Gaspar Ramos]] eta [[Vitorian Etxenagusia]]k egindako [[Orreagako kolegiata]]ko erretaula nagusiaren egokitzapena da. Banku bat eta hiru kaletako bi gorputzez osatua dago, Orreagakoaren erdialdekoari dagozkio, baina honakoak ez dauzka hegalak eta erremateak. Tabernakulu edo sagrarioa antzinako erretaula da.
 
Kanpoaldean [[dorre]] prismatikoa nabarmentzen da, eta haren oinetan Santa Krutz Seroskoan oinarritutako fuste sendoa, kanpaiarentzako erdipuntuko [[bao]] bat duela. Atea erdipuntuko arku sotil batek osatzen du, eskuinean hiru arkudun arkupea du, eta haien tarteetan kontrahormak. Sakristia eta kontrahormadun abside erdiziurkularra ditu, eta azken horren gainean [[kanpai-horma]] txiki bat. Ebanjelioaren alboan sakristia eta hiru hormek osatutako bolumen simetriko bat dago.
 
== Ikus gainera ==