San Joan Laterangoaren basilika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Monti (Erroma) gehitua HotCat bitartez
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Obelisk-Lateran.jpg|thumb|leftezkerrera|[[Laterango jauregia]]ren aurreko plazak [[obelisko]] bat du, [[Tutmosis III.a]] faraoiak agindua eta [[Tutmosis IV.a]] bilobak amaitua [[Karnak]]en. Lehenago [[Zirku Nagusia|Circus Maximus]]-ean egon zen, plaza honetan altxarazi zuten arte.]]
 
Basilika bera ''Castra Nova equitum singularium'' ("zalduneria inperialaren gotorleku berria") delakoaren hondakinen gainean eraikia dago. Gotorleku hau [[Septimio Severo]]k ezarri zuen [[193]]an, baina [[Milvio Zubiko gudua]]ren ostean, zalduneria indargabetu eta eraikina eraitsi zuten. Hondakinetan ''gens laterani'' administratzaileak ezarri ziren, eta jauregia berreraiki. [[Konstantino]]k Erromako apezpikuari oparitu omen zion eraikina, nahiz eta data ezezaguna izan. Badirudi, [[Melkiades]] aita santuaren garaian izan zela, [[313]]ko apezpikuen [[kontzilio|sinodoa]] bertan ospatzeko eta 324an [[Silvestre I.a]]k sagaratua.
32. lerroa:
Aita Santuen egoitza nagusia izan zen, alboko [[Laterango jauregia]]n, 1309 arte, [[Klemente V.a]]k Aulki Santua [[Avignon]]era lekualdatu baitzuen.
 
Eraikinak aldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar. Kalte ugari jasan zituen [[Erromako harrapaketa]]n, 410ean [[Alariko I.a]]rena eta 455ean [[Genseriko]]rena. 774ko [[Pazkoa]]n, [[Karlomagno]] bertan bataiatu zuten.
 
[[Lurrikara]] batek 896an suntsitu zuen. [[Sergio III.a]] aita santuak guztiz berreraiki zuen [[X. mendea]]n, baina [[su]]te ikaragarri batek berriz suntsitu zuen [[1308]]ko [[maiatzaren 6]]an, [[Klemente V.a]]ren garaian, berriz berreraikiarazi zuena. Lanak hurrengo aita santu [[Joan XXII.a]]k amaiarazi zituen. 1349ko lurrikarak kaltetu zuen berriz, gero beste sute batek 1361ean eta berriz zaharberritu zuen [[Urbano V.a]]k, [[Giovanni Stefani]] arkitektoaren gidaritzapean.
52. lerroa:
[[Fitxategi:Roma-san giovanni interno01.jpg|thumb|200px|[[Abside]]a]]
 
Historiako harat-honat hauetan zehar, basilikak antzinako itxura izaten jarraitu zuen, [[zutabe|kolomek]] banatutako [[habearte|nabez]] osatua, aurrealdean [[peristilo]] iturridun batekin. Eredu hau ohikoa zen Berant Antzinatean, baita San Petri Vatikanokoa zaharrean ere erabilia. Fatxadak hiru leiho zituen, eta edertzen [[mosaiko]] bat zuen, Kristo, munduko Salbatzailea, irudikatuz. Portikoak [[fresko]]z apainduak zeuden, [[XII. mendea]] baino geroagoakoak segur aski. Basilikaren barnean, kolomak errenkadak mutur batetik bestera luzatzen ziren, baina berrereikuntza batean, [[Klemente V.a]]renean segur aski, [[transeptu]]a eraiki zen eta jarraitasuna hautsi. Garai honetan elizaren zabalera handitu zen. Egun nabea 130 metro luze da.
 
Eraikin zaharraren zati batzuk oraindik bertan diraute. Horien artea daude Erdi Aroko ''[[cosmatesco]]'' zoladura eta [[Petri (apostolua)|San Petri]] eta [[Paulo Tarsokoa|San Pauloren]] estatuak, egun [[klaustro|kalostran]] kokatuak. Andare nagusiaren gaineko [[baldakin]] lerdena, orain hain lekuz kanpo dirudiena, [[1369]]koa da. Azpian Aita Santuak baino ezin du [[eukaristia]] ospatu. ''Stercoraria'', Aita Santua esertzen den [[haitzurdin]] gorrizko tronua, [[Vatikanoko Museoak|Vatikanoko museoetan]] dago gaur egun. Izen "usaintsua" Aita Santuak koroatzean kantatzen den [[salmo]]tik datorkio: "De ''stercore'' erigens pauperem" ("behartsua ''ximaurretik'' ateratzen"<ref>''behartsua '''zaborretatik''' ateratzen'' [http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Sal+113&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Biblija webgunean]</ref>, 113 (112) salmoa).
 
V. mendetik, zazpi otoiztegi zeuden basilika inguratzen, gerora elizara batu zituztenak. Otoiztegi hauek bisitatzeko debozioak, Erdi Aro osoan egina, zazpi aldareen debozioa sorrarazi zuen, Erromako eta beste hainbat lekutako elizetan ohikoa.
 
Fatxada nagusiak [[Alessandro Galilei]] arkitektoak eraiki zuen [[1735]], fatxada zaharraren aurretik, [[nartex]] bat sortuz. Fatxadak basilikaren nabe nagusia eta albokoak adierazten ditu kanpoaldean .Horretarako erdiko [[bao]]a albokoak baino zabalagoa eraiki zuen, baina [[arku (arkitektura)|arku]] tamaina bera erabiliz. Horretarako, erdiko arkuak koloma bikoitzak ditu, ''[[Serliana]]'' motiboa erabiliz. Erdiko baoa pixkan bat aurrera eramanez eta goiko [[barkalun|balustrada]] zatitzen duen [[pilotaleku|frontoi]] batez bukatuz, Galileik [[ordena erraldoi|erraldoitasuna]] ematen dio sarrera nagusiari, [[korintoar ordena|korintiar pilastra]] bikoitzez lagundua, [[Michelangelo]]k [[Kapitolino|Kapitolinoko jauregian]] egin bezala.
 
Erdiko ate nagusiak [[brontze]]zkoak dira, [[Curia Iulia]]n zeuden antzinateko jatorrizkoak.
65. lerroa:
[[Fitxategi:Scala Santa 1.jpg|thumb|''Scala Sancta'']]
 
''Scala Sancta'' ("Eskailera Santua"), [[zur]]ez babestutako haitzurdinezko harmailak, tradizio kristauaren arabera, [[Pontzio Pilatos|PilatosPilatosen]]en [[Jerusalem]]go jauregiko eskailerak dira, [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristok]] igotakoak [[Nekaldia|Pasioan]]. [[Helena Konstantinoplakoa]]k, [[Konstantino]] enperadorearen amak, ekarri omen zituen Jerusalemetik eta Aita Santuen jauregian berreraiki.
 
[[1589]]an, [[Sixto V.a]]k eskailerak lekualdatu zituen, jauregi kaperaren aurrean (''Sancta Sanctorum''). Ferraù Fenzonik margotu zituen bertako fresko gehienak.
 
=== Kalostra ===
[[Fitxategi:Latran intérieur.jpg|thumb|leftezkerrera|Monasterioko kalostra, ''[[cosmatesco]]'' dekorazioarekin.]]
 
Basilikaren eta hiriko harresien artean [[monasterio]] handi bat zegoen antzina, basilika zerbitzatzen zuten fraideen bizitokia. Geratzen den zati bakarra [[XIII. mendea|XIII. mendeko]] [[klaustro|kalostrada]], koloma txirikordatu lerdenez inguratua.
 
=== Laterango bataiategia ===