Donatello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Donato di Betto Bardi zuen benetako izena, eta [[1386]] inguruan jaio zen. [[Lorenzo Ghiberti]]rekin eta [[Nanni di Banco]]rekin hasi zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide izan zen [[Santa Maria del Fiore|Florentziako katedralean]]. Bere lehen obrek (''Dabid'', 1408, [[marmol]]ezko eskultura) eragin [[arte gotiko|gotiko]] nabaria dute.
 
Lehen urte horietan, estilo gero eta klasikoagoz, zenbait eskultura egin zituen Orsanmichele, florentziar gremioen elizarako. [[1411]]-[[1413]] bitartean, haritzaileen gremioak eskaturik, ''San Marko'' eskultura zizelatu zuen, forma askoz ere biziagoak, errealistagoak dituena ''Dabid''-ek baino. Armaduragileen gremioaren aginduz, ''San Jorge'' bat egin zuen ([[1415]]-[[1417]]), bere mugimendu eta adierazkortasun indarragatik guztiz bikaina. Eskultura bera baino garrantzitsuagoa ordea, eskulturaren oina da; marmolezko [[baxuerliebe]] bat egin zuen oinean Donatellok, ''San Jorge dragoia hiltzen'', eta han erabili zuen aurreneko aldiz ''schiacciato'' («zapaldua») deritzan teknika, erliebe joko fin baten bitartez efektu espazial bitxia sortzen duena. Teknika hau hamar bat urte geroago margolaritzan erabiltzen hasi zena.
 
1415-[[1426]] bitartean ''Profeten eskulturak'' egin zituen Florentziako katedraleko [[kanpandorre]]rako; aipatzekoa da horien artean ''Habacuc'', ''Il Zuccone'' edo ''burusoila'' deitua. Bestalde, [[1425]]ean egin zuen ''Joan XXIII.a antipaparen hilobia''-k berebiziko eragina izan zuen ondoko hilobi-eskulturan.