Domain Name System: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
[[Internet]]eko [[ordenagailu|konputagailuak]] [[domeinu]]en arabera elkartzen dira. [[Domeinu]] batean administratiboki lotuta dauden [[ordenagailu|konputagailuak]] elkartzen dira. Domeinuak hierarkikoki eratzen dira, zuhaitz moduan. [[Domeinu]] batek azpi-domeinu ugari eduki ditzake, eta azpi-domeinuak ere hainbat azpi-domeinu eduki ditzake. Hurrengo irudian ikus daiteke adibide bat.
 
[[FileFitxategi:DNS arbol.svg|DNS arbol|400px]]
 
[[Domeinu]] izen oso bat tarteko etiketa guztien loturek osatzen dute. Etiketa horiek kate alfanumerikoak dira (‘-‘ dutelarik ikur baimendu bakartzat). Hauek gutxienez karaktere bat izan behar dute, eta 63 karaktereko luzera maximoa ezin dute pasa. Gainera, letra batez hasi beharko dira (eta ez ‘-‘ sinboloaz) RFC 1035-ak esaten duen bezala. Etiketak puntu batez egon behar dute banaturik. Azkenik, domeinu izen batek puntu batekin amaitu behar du, nahiz eta gehienetan hau ez den agertzen, formalismo huts bat baita. Adibidez, FQDN (Fully Qualified Domain Name) edo domeinu izen egoki bat www.example.com. da, amaierako puntua barne. Honetaz gain, domeinu osoak 255 karaktereko luzera maximoa du.
58. lerroa:
DNS-k zerbitzari asko erabiltzen ditu, era hierarkikoan antolaturik, eta mundu osoan zehar banaturik. Ez dago munduko [[host]] guztien datuak dituen DNS zerbitzaririk. Horren ordez, datu horiek DNS zerbitzarien artean daude banaturik. Hasiera batean, hiru DNS zerbitzari mota daudela esan genezake: DNS erro-zerbitzaria (root servers), goi-mailako zerbitzariak (TLD Top Level Domain), eta jatorrizko zerbitzariak (authoritative server). Zerbitzari hauek era hierarkikoan (zuhaitz egitura) kokatzen dira, irudian ikus daitekeen bezala.
 
[[FileFitxategi:Dns zuhaitza.jpg|DNS zerbitzarien egitura|500px]]
 
Zerbitzari mota hauek nola egiten duten lan ulertzeko, suposa dezagun bezero batek www.nireherria.eu host-aren IP helbidea ezagutu nahi duela. Horretarako, lehenik eta behin bezeroak erro zerbitzari bati galdetzen dio, eta honek .eu motako TLD goi-mailako zerbitzariei dagozkien IP helbideak bueltatzen dizkio. Ondoren, bezeroak .eu TLD zerbitzari hauetako
bati galdetzen dio, eta honek nireherria.eu host-aren jatorrizko zerbitzari baten helbidea bueltatzen dio. Azkenik, bezeroak nireherria.eu [[host]]-aren jatorrizko zerbitzari bati galdetzen dio, eta honek www.nireherria.eu [[host]]-aren [[IP helbide]]a bueltatzen dio.
 
[[FileFitxategi:Dns funtzionamendua.png|DNS protokoloaren funtzionamenduaren adibidea|600px]]
 
Hona hemen prozesuan parte hartzen duten hiru zerbitzari moten azalpenak:
74. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
* Redes de Computadores 5ºedicion - James F. Kurose & Keith W. Ross
* Redes de Computadoras 4ta edicion - Andrew S. Tanenbaum
 
== Kanpo loturak ==
* http://www.techterms.com/definition/nameserver
* http://queue.acm.org/detail.cfm?id=1242499