«Disko trinko (CD)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Cd-r.jpg|eskuinera|thumbnailthumb|300px|Compact Disc grabagarri bat (CD-R)]]
 
'''Disko trinkoa''' edo '''disko konpaktua''', [[ingeles]]ezko '''CD''' siglez ezagunagoa, datuak gordetzeko euskarri bat da, [[Philips]] konpainiak [[Sony]] konpainiaren laguntzarekin musika formatu digitalean gordetzeko asmoz sortua, eta lehenengo aldiz [[1982]]an merkaturatua. 12 cm-ko diametroa duen disko zirkular bat da, erdian zulo bat duena, eta 1,2 mm-ko sakonera duena (8 cm-ko diametroko bertsioak ere badira).
Land eta pit-ak ez dira zuzenean 0 eta 1-etara pasatzen. Hau da, land batek ez du 0 balio logikoa ezta pit-ak 1-ekoa. Benetan gertatzen dena da, land batek aurreko egoera logikoa mantentzen duela eta pit batek irauli egiten duela. Horrela, CD batean egin behar diren zuloak minimizatzea lortzen da, grabaketa prozesua azkartuz.
 
CDak pista bakarra du, espiralean, CD-aren erdialdetik hasi eta kanpoaldean amaitzen dena. Hain da estua espirala (0,5 μm) ezen zuzen batean jarriko bagenu 5 km-ko luzera izango bailituzke. Honek argi uzten du CD batean sartu daitekeen informazio andana. Gainera, buelta bakoitza eta aurrekoaren arteko distantzia ere oso txikia da, 1,6 μm.
 
Informazioa dentsitate lineal konstantean gordetzen da, hots, espiralaren luzera berdina hartuta bai erdian bai kanpoan [[bit]] kantitate berdina dago. Honen eraginez, diskoaren erdialdean informazio gutxiago dago diskoaren kanpoaldean baino, espiralaren bueltaren distantzia txikiagoa delako erdialdea. Diskoa irakurtzerako garaian, aitzitik, datuen gainetik laserrak abiadura berdinean iragan beharra dauka. Ondorioz, CD irakurgailuak biratzeko abiadura aldatu behar du, beti bit kopuru berdina irakurtzeko segundo bakoitzean. Abiadura hori altuagoa da erdialdean (500 RPM) kanpoaldean baino (200 RPM).
 
== Motak ==
 
=== CD-ROM ===
CD-ROMa datuak eta programak biltzeko CDaren aldaera teknologikoa da. CD-ROM batek 870 MB-eraino informazio gorde dezake, nahiz eta gaur egun arruntenak 700 MB-ekoak diren. Entzuteko CD batekiko alde nabarmenena bertan datuak biltegiratzeko moduan dago. Datuen eskualdea CD-ROM batean sektoretan banatuta dago eta sektore bakoitzak informazio mota berdina gordetzen du. Sektore bakoitza 2352 [[byte]]koa da eta honela banatzen da:
* 12 byte sinkronizaziorako
* 4 byte identifikaziorako
CDak datu handiak gordetzeko euskarri aproposa dira baina interesa galduko lukete fabrikan bakarrik grabatu ahalko balira. Horregatik, CD-R direlakoak (Compact Disc Recordable edo CD grabagarria) sortu ziren. Horrela, CD-R bat etxeko PCtik bertatik grabatu daiteke, baina behin idatzitakoan ezin daiteke ezer ezabatu. Hori dela eta, WORM (Write Once, Read Multiple) motakoak direla ere esaten da.
 
Diskoan dauden datua ezabatu ezin daitekeen arren, bertan aldi anitzetan gorde daitezke datuak. Horrela, erabiltzaileak nahi dituen datuak saio batean gordetzen ditu eta gehiago sartu ditzake ondorengo saioetan.
 
CD-R bakoitzak aurretik grabatutako espiral bat dauka, baina ez dago aluminioz osatuta, pigmentu zehargarri batez, baizik, geruza islatzaile batez inguratua. Idazteko laserrak osagai horren aurka talka egiten duenean, hau berotu eta koloregabetu egiten du. Irakurtzerako garaian, argiak geruza zehargarria iragaten du eta geruza islatzailearen islatzen da. Argiaren itzuleran, koloregabetutako eskualde batean baldin badago argiak nahiko intentsitate galtzen du eta bestela oso intentsitate gutxi galtzen du. Modu honetan, putzuak (pit), koloregabetutako eskualdeak, eta eskualde lauak (land), erre gabeko guneak, simulatzen dira. Irakurketan gertatzen diren argi aldaketak fabrikan egindako CDetan gertatzen direnen oso antzekoak direnez, CD-ROM irakurgailu arruntetatik oso erraz erabili daiteke, inongo arazorik gabe.
 
== Salneurria ==
[[Fitxategi:025er_geschlossen.png|thumbnailthumb|eskuinera|150px|CD bobina bat]]
CDak banaka eta multzoan saltzen dira. Banaka saltzen direnean, kaxarekin etorri ohi dira. Multzoan badatoz, ordea, kaxarekin edo gabe eros daitezke, bobina batzuetan. Bobina horiek 25 edo 50 diskotakoak izaten dira, eta merkeago saltzen dira.