Diseinu grafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}}
'''Diseinu grafikoa''' komunikazio bisualak proiektatzea helburu duen ogibidea da, talde sozial jakinei helburu jakineko mezuak helaraztera bideratua. Jarduera honek komunikazio grafikoak optimizatzen ditu. [[Komunikazio]] bisualaren diseinu edo diseinu bisual ere baderitzo.
 
[[Informazio]]-elkartrukearen hazkunde azkar eta masiboaren ondorioz, diseinatzaile grafikoen eskaera inoiz baino handiagoa da gaur egun. Giza faktoreei arreta jartzeko beharragatik hazi da eskaera bereziki, alorra ez baitago teknologia berrien garapenaren eta horiek garatzen dituzten ingeniarien konpetentzien artean.
 
[[Diseinu]] grafikoaren atalak dira, besteak beste, publizitatera bideratutako diseinu grafikoa, diseinu editoriala, identitate korporatiboko diseinua, web-diseinua, edukiontzi-diseinua, kartelgintza, seinale-diseinua eta informazio-diseinua.
 
== Diseinu grafikoaren historia ==
Diseinatzaile grafikoaren lanbidea duela gutxi definitu da, haren prestakuntzari, jarduerari eta helburuei dagokienez. Diseinu grafikoaren sorreraren inguruan erabateko adostasunik ez badago ere, gerren arteko garaian kokatzen dute batzuek. Beste batzuen ustez, XIX. mende amaieran hasi ziren lanbide hori diseinu grafikotzat hartzen.
 
Esan daiteke Paleolitikoko [[Labar-pintura|labar-pinturetan]] eta K.a. hirugarren milurtekoko lengoaia idatziaren jaiotzan dagoela helburu espezifikodun komunikazio grafikoen jatorria. Hala ere, hain dira handiak gaur egungo eta historiaurreko gizakiaren arteko ezberdintasunak lan egiteko metodoei, zientzia osagarriei eta burutu beharreko formazioari dagokienean, ezen ezinezkoa baita diseinatzaile grafikoa eta XV. mendeko xilografoa edo 1890. urteko xilografoa alderatzea.
15. lerroa:
=== Aurrekariak ===
[[Fitxategi:KellsFol032vChristEnthroned.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:KellsFol032vChristEnthroned.jpg|alt=|thumb|287x287px|Kells-en liburua]]
[[Kellseko liburua]] da batzuentzat diseinu grafikoaren kontzeptuaren lehenengo adibide goiztiarra, IX. mendean monje irlandarrek eskuz idatzitako Biblia ilustratua. Kalitate eta balio artistiko handiko adierazpen grafikoa da, diseinatzen ikasteko ere baliagarria. Gainera, ikuspuntu funtzional
 
garaikide batetik hartuta, lan grafiko honek egile taldeak azaldutako beharrei erantzuten die. Hala ere, beste askok ez dute diseinu grafikoaren emaitzatzat hartzen, ez baitute loturarik ikusten lan honen eta gaur egungo diseinu grafikoaren ikuskeraren artean.
 
Tipografiaren historia, eta ondorioz, liburuena, diseinu grafikoaren historiari estu lotuta dihoakio. Halabeharrez sortu da  lotura hau, zaila baita elementu tipografikorik ez duen diseinu grafikoren bat aurkitzen. Horren ondorioz, diseinu grafikoaren historiari buruz ari garenean, ezinbestean aipatuko ditugu Trajanoren zutabea izeneko tipografia, Erdi Aroko miniaturak, [[Johannes Gutenberg]]-en inprenta, liburuaren industriaren bilakaera, [[Arts & Crafts]] mugimendua, William Morris, [[Bauhaus]] eskola, etab.
37. lerroa:
Kalitatezko diseinuaren erakusle ziren apaingarriekiko interesa eta neurri zein estilo tipografiko ezberdinen erabilera. Ideia hau XIX. mendearen amaierara arte mantendu zen. [[Art Nouveau]] mugimenduak ordena eta zehaztasun bisual garbiagoa ezarri zuen, borondate estilistiko argiarekin. Konplexutasun maila altuaz gain, koherentzia bisuala mantenduko zuten lanen aldeko apustua egin zuen mugimendu honek eta bide batez, estilo tipografiko ezberdinen nahasketa baztertu zen.
 
XX. mendearen bigarren hamarkadako mugimendu artistikoek eta horien eskutik zetorren asaldura politikoak, aldaketa dramatikoak eragin zituzten diseinu grafikoan. Arte bisualen adar guztietan eta diseinuan eragin zuen ikuspuntu berri bat sortu zuten Dadak, [[De Stijl]]-ek, [[Suprematismo|Suprematismoak]]ak, [[Kubismo|Kubismoak]]ak, [[Konstruktibismo (artea)|Konstruktibismoak]], Futurismoak eta [[Bauhaus]] eskolak.. Mugimendu hauek guztiak dekorazio-arteen eta arte herrikoien aurka agertzen ziren, Art Nouveau mugimendua bezalaxe. Azken honek, geometriarekiko interes berriaren eraginpean, ''art déco'' aldera jo zuen. Aurrez aipatutako mugimenduak espiritu errebisionista eta berritzaile batekin agertu ziren garaiko jarduera artistikoetan. Denbora-tarte honetan hasi ziren ugaritzen argitalpen eta manifestuak; honek, baliabide berri bat ireki zuen artistek euren iritzia adierazteko.
 
Diseinu grafikoaren konposizioarentzat interesgarriak izango ziren alderdiak hasi ziren garatzen 1930. hamarkadan zehar. Estilo grafikoaren aldaketa oso garrantzitsua izan zen, erreakzio bat erakusten baitu organizismoaren eta ornamentuzko-[[Eklektizismo|eklektizismoarekikoeklektizismo]]arekiko joeraren aurka. Konstruktibismoarekin, Suprematismoarekin, Neoplastizismoarekin, De Stijl-ekin eta Bauhaus mugimenduarekin lotutako estilo honek, eragin iraunkorra izan zuen XX. mendeko diseinu grafikoaren garapenean. Diseinuaren jardunarekin lotutako beste elementu garrantzitsuetako bat da forma bisualaren erabilera komunikazio-elementu gisa. Elementu hau Dada eta De Stijl-en diseinu lanetan agertu zen batez ere.
 
Tipografia modernoaren sinbolo nagusia serifarik gabeko tipografia da, XIX. mende amaierako tipografia industrialetan oinarritua. Arlo honetan nabarmendu ziren bereziki, besteak beste, Eric Gill eta Edward Johnston. Bigarrena Londres hirian hain ezaguna den metroko tipografiaren sortzailea izan zen.
47. lerroa:
Jan Tschichold-ek tipografia modernoaren hasiera erakutsi zuen 1928an, New Typography liburuan. Lan horretan erakusten zuen filosofiari uko egingo zion beranduago, faxistatzat jo zuelako. Hala ere, lanak eragin handia izaten jarraitu zuen. Herbert Bayer izan zen Bauhaus eskolako tipografia eta publizitate zuzendaria 1925 eta 1928 urteen bitartean. Tipografia eta publizitate zuzendaria izateaz gain, lanbide berriari bide eman zioten baldintzak ere sortu zituen: diseinatzaile grafikoaren ogibidea sortu zuen. [[Publizitate]] ikasgaia gehitu zuen irakaskuntza-programan. Besteak beste, publizitate bitartekoen analisia eta publizitatearen psikologia edukiak gehitu zituen honen bidez. Kontutan hartzekoa da bestalde, Diseinu Grafikoa definitu zuen lehenengoa William Addison Dwiggins tipografia izan zela 1922an.
 
Diseinu grafikoaren aitzindari izan ziren Tschichold, Herbert Bayer, László Moholy-Nagy, eta El Lisitski. Ogibidea gaur egun ulertzen dugun terminoetan finkatu zuten. Ondoren erabiliak izan diren erreprodukzio-tekniken eta estiloen aitzindariak ere izan ziren. Gaur egun ordenagailuek drastikoki aldatu dituzte erreprodukzio-sistemak, baina diseinuari eskaini zioten ikuspuntu esperimentalean inoiz baino garrantzitsuagoak izan ziren dinamismoa, esperimentazioa eta tipografiaren aukeraketa, besteak beste. Diseinatzaile hauek Bauhaus diseinu-eskolaren markoan bizi izan ziren, hau izanik egon direnen artean diseinu eskolarik handiena. Gainera, László Moholy-Nagy eta beste batzuk irakasleak izan ziren eta eskolaren programazioaren zati osatu zuten.
[[Fitxategi:Theo_van_Doesburg_Dadamatinée.jpg|alt=|thumb|Theo van Doesburgek Dada Matinéerako sortutako posterra.]]
Hurrengo urteetan estilo modernoak onarpena lortu zuen, hau gelditzen zihoan heinean. Diseinu modernoak emandako izen garrantzitsuetako batzuk dira Adrián Frutiger, Univers-Frutiger tipografien sortzailea eta Josef Müller-Brockmann, 50. eta 60. hamarkadetako kartelgile garrantzitsua.
 
Ulm hiriko Hochschule für Gestaltung (HfG) eskola beste gako garrantzitsu bat izan zen diseinu grafikoaren garapenean. Eskola sortu zenetik, HfG publizitatearekiko lotura posibleetatik aldendu zen. Departamentua Diseinu Bisual izenarekin eman zen ezagutzera hasieran. Hala ere, argi geratu zen departamentu horren helburu nagusia zein izango zen: masa-komunikazioetako arloan diseinu-arazoak ebaztea. Komunikazio Bisual izena eman zitzaion departamentu berari 1956-1957 ikasturtean, Chicagoko New Bauhaus eskolaren izen bereko departamentuak ezarritako ereduaren arabera. HfG eskolan komunikazio ez-limurtzailearen arloan lan egitea erabaki zen hasiera batean. Trafikorako zeinu-sistemak, tresna teknikoen planoak edo eduki zientifikoen itzulpen bisualak landu zituzten. Ordura arte ez zegoen Europa osoan arlo horretako ikasgaiak modu sistematikoan erakusten zituen eskolarik. 1970. hamarkada hasieran ''Bund Deutscher Grafik-Designer'' (Diseinatzaile grafiko alemanen elkartea) taldeko hainbat kidek beraien identitate profesionalaren trazak eman zituzten ezagutzera, Anton Stankowskiren kasuan bezala. Lanbidea 1962. urtean publizitate-jardueretara bideratu bazen ere, aurrerago komunikazio-bisualen arloa ere hartzera iritsi zen. 5 Garapen Taldeak sortutako irudi korporatiboak identitate profesionala definitzeko erabakigarriak izan ziren, hala nola Braun firmarentzat eta Lufthansa aire-konpainiarentzat egindakoak.
61. lerroa:
Diseinu grafikoaren soiltasunarekiko erreakzioa motela izan zen, baina baita tinkoa ere. Tipografia postmodernoen jatorria 50. hamarkadako mugimendu humanistatik dator. Hermann Zapf nabarmentzen da talde honetan, Palatino eta Optima tipografiak asmatu baitzituen. Serifadun eta serifa gabeko tipografien arteko muga lausotuz eta letra tipoetan traza organikoak berriz sartuz, diseinu hauek baliagarriagoak izan ziren mugimendu modernoaren bidea zuzentzeko honen aurka joateko baino.
 
''Lo primero es lo primero'' (1964) manifestuaren argitalpena gertaera garrantzitsua izan zen, diseinu grafiko erradikalago bat sortzearen aldekoa baitzen, diseinuaren estandarizazioaren eta seriean ekoiztearen ideiak kritikatuz. Eragin masiboa izan zuen diseinatzaile grafiko generazio oso baten gain, Emigre aldizkaria eta beste hainbat argitalpenen agerpenean lagunduz.
 
XX. mende amaierako diseinatzaile aipagarrietako bat da Milton Glaser, I Love NY kanpainaren (1973) eta Bob Dylanen kartel ezagunenetako baten autorea (1968). Kultura herrikoiaren elementuak jaso zituen bere diseinuetan, 60. Eta 70. Hamarkadetako kultura herrikoiaren trazak hain zuzen.
81. lerroa:
2.      Ilustraziorako edo marrazketa bektorialerako aplikazioak; Illustrator, CorelDraw, Inkscape edo Freehand, adibidez.
 
3.      Irudi eta argazkien tratamendurako programak; Photoshop edo Gimp, adibidez.
 
=== Adobe Photoshop ===
87. lerroa:
[[Adobe Photoshop]] irudiak manipulatzeko programa salduena da mundu mailan, 100 hizkuntza baino gehiagoko eskaintzarekin. Plataforma honetan irudi digital bateko elementuak editatzeko zehaztasun handiko tresnak eskaintzen dira. Programa honek ''Adobe''ren ''Adobe Creative Suite'' izeneko paketea osatzen du, Illustrator, Indesign, Flash, Acrobat Pro eta Dreamweaver-ekin batera, beste tresna erabilgarri batzuen artean.
 
Software hau irudi-moldaketak eta muntaiak egiteko erabiltzen da batez ere, baina web-diseinuak egiteko ere asko erabiltzen da, baita aurkezpen txartelen, panfletoen eta antzerakoen diseinu grafikorako ere.
 
=== Adobe Illustrator ===
107. lerroa:
 
=== Pixie ===
Ordenagailuetako kolore-hautatzaile gisa funtzionatzen du programa honek, Microsoft Windows-en sistema eragileren bat instalatuta duten ordenagailuetan.
 
=== Diseinu grafikorako beste programa batzuk ===
120. lerroa:
Diseinua oso argi ikus daiteke grafikoetan, grafiko aniztasun handia aurki baitaiteke gaur egun. Diseinatzaile grafikoak animaziozko grafikoak sortzen hasi dira, honek entzuleak arreta jar dezan laguntzen baitu, bisualki erakargarria den zerbait eskaintzen zaionean.
 
Grafikoen arazo nagusia ulertzeko zailak eta aspergarriak izaten direla da. Aurkezpenetan erabiltzen direnean arreta galtzeko arrisku handia eskaintzen dute. Gapminder konpainiak estatistikak garatzen ditu animaziozko grafikoen bidez. Herrialde eta eskualde ezberdinetan inguruko datuak jasotzen dira grafiko hauetan, globo bakoitzak herrialde bat adierazten duelarik. Era honetan, publikoa erakartzen dute, kolore eta mugimenduen bidez.
 
Grafiko bat osatzen denean korrelazio bat egon ohi da aldagaien artean. "Korrelazioa" hitza erabiltzen da bi aldagaien artean erlazio bat agertzen denean, eta "a" aldagaia hazten bada, "b" aldagaia ere haziko da, hauen artean dagoen erlazioaren ondorioz. Adibidez, drogen arazoa hazi egiten bada, indarkeria eta narkotrafikoa ere haziko dira. Hori da korrelazioa, hiru aldagaiak arazo berdinak lotzen baititu.
130. lerroa:
Diseinatzeko gaitasuna ez da berezkoa izaten, praktika eta hausnarketaren bidez lortzen da. Hala ere, ahalmen bat izaten jarraitzen du, potentzian aurkitzen den zerbait. Hori leherrarazteko beharrezkoa da etengabeko hezkuntza eta praktika, oso zaila baita intuizioaren bidez lantzea. Sormena, berrikuntza eta zeharkako pentsamendua dira diseinatzaile grafikoaren lan-jarduerarako gakoak. Sormena diseinuari dagokionean, aurrez ezarritako erreferentzia-markoen barruan mugitzen da, baina landu daitekeen gaitasun bat da, ustez konponbiderik ez duten arazoen aurrean konponbideak aurkitzeko. Honen emaitza dira maila eta kalitate handiko diseinu-lanak. Sortzea diseinu prozesuaren nukleoa da baina sormena bera ez da diseinatzea. Hau horrela izanda ere, sormena ez da bereziki diseinu grafikoari dagokion gaitasuna, ezta beste edozein ogibideri ere. Aldi berean, guztiz beharrezkoa da diseinu-jarduera bat aurrera eramateko.
 
Diseinatzaile grafikoa mezuaren interpretatzailea izango da komunikazio-prozesuan. Mezu bisualen interpretazioan, antolamenduan eta aurkezpenean egiten du lan. Bere formarekiko eta edukiarekiko sentsibilitateak paraleloa izan behar du. Lan honek komunikazioen egituraketa eta planifikazioan datza, hauen ekoizpen eta ebaluaketan. Diseinu-lana beti hasten da bezeroaren eskaeratik, linguistikoki egiten dena, bai idatziz edota ahoz ere. Argiago esanda, diseinatzaile grafikoak mezu linguistikoa manifestazio grafiko batean eraldatzen du.
 
Diseinatzaile grafikoak gutxitan lan egiten du hitzez osatzen ez diren mezuekin. Batzuetan hitz askeren bat ager daiteke, beste batzuetan aldiz, testu konplexuak erabiliko ditu. Erredaktorea kasu askotan komunikazio taldeko funtsezko partaidea izango da.
184. lerroa:
Diseinu grafikoaren eremuak funtsezko hainbat arlo hartzen ditu, hauen mugak partzialki gainjartzen direlarik lan jardueran. Sailkapena arlo bakoitzak behar duen prestaketa eta trebeziaren araberakoa da. Arloak hurrengoak dira:
 
·        Informaziorako diseinua: diseinu editoriala barne hartzen du. Orokorrean produktu hauek biltzen duten informazioaren tamainaren arabera sailkatzen dira: kartelak, flyer-ak, bolanteak, liburuak, aldizkariak, katalogoak, CDak, DVDak, etab. Gainera, seinaleak ere talde honetan sartzen dira, trafiko-seinaleak, arrisku-seinaleak, itsas seinaleak , trenbideetarako seinaleak, besteak beste.
 
·        Limurtzeko diseinua: publikoaren jokaeran eragiteko komunikazio-diseinua da. Publizitatea eta propaganda barne hartzen ditu. Identitate korporatiboa ere talde honetan sartzen da.
198. lerroa:
·        Marketing digitalerako diseinua: sare sozialetan eta baliabide digitaletan erabiltzen den material grafikoaren diseinu guztia sortzean datza. Community Manager-ek egiten dutenari oso lotuta doa.
 
·        Interfazen diseinua: erloju digitalen pantailak, telefono mugikorrak, kamera digitalak eta beste aparatu batzuk. Itxura bisuala erabiltzaileak lehenengo jasotzen duen inpresioa da; itxura erakargarri eta funtzionala da aurkezpenik onena diseinu grafikoaren bidez sortutako objektu batentzat, sinesgarritasuna eta konfiantza sortzeko.
 
== Artikulu erlazionatuak ==
205. lerroa:
* [[Diseinatzaile]]
 
== Bibliografia ==
* López López, Anna María (2013). Curso Diseño Gráfico – Fundamentos y técnica. Colección Espacio Diseño. ANAYA Multimedia. ISBN 9788441532533.
* Bierut, Michael (2001). Fundamentos del diseño gráfico. Compilado por Michael Bierut, Steven Heller, Rick Poynor. Ediciones Infinito. ISBN 9879393066.
* Dondis, Donis A. (1980). La sintaxis de la imagen. Introducción al alfabeto visual (Tercera edición). Gustavo Gili. ISBN 842520609X.
* Frascara, Jorge (2000). Diseño Gráfico y Comunicación (Séptima edición). Ediciones Infinito. ISBN 9879637054.
* Gallego, Rosa y Sanz, Juan Carlos (2003). Atlas cromatológico CMY-CMYK. Hermann Blume / Akal, Madrid. ISBN 9788489840386.
* Gallego, Rosa y Sanz, Juan Carlos (2006). Guía de coloraciones. Hermann Blume / Akal, Madrid. ISBN 9788489840317.
* González Ruiz, Guillermo (1994). Estudio de Diseño. Emecé Editores. ISBN 9500413809.
* Rico, Esteban Javier y Gómez Martin. ESTUDIOS CRÍTICOS SOBRE DISEÑO DE INFORMACIÓN. Editorial FILO:UBA, Buenos Aires. ISBN 978-987-1785-37-7
* Sanz, Juan Carlos (1996). El libro de la imagen. Alianza, Madrid. ISBN 9788420608044.
* Wong, Wucius (1995). Fundamentos del diseño. trad. Homero Alsina Thevenet. G. Gili. ISBN 9688872881.
{{commonscat|Graphic design}}