Disneyland Paris: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Acartonado wikilariak «Disneyland Resort Paris» orria «Disneyland Paris» izenera aldatu du: Izen ofiziala da.
1. lerroa:
{{eraikin infotaula automatikoa}}
'''Disneyland Paris''' [[Frantzia]]ko hiriburu den [[Paris]]tik ekialdera dagoen [[Marne-la-Vallée]] [[konplexu turistiko]]an kokatua dagoen aisialdi eta opor konplexu bat da. Konplexu hau [[Paris]]ko erdialdetik 32 kilometroko distantziara dago, [[Chessy (Seine-et-Marne)|Chessy]] herrian.
 
Disneyland Paris [[Disney]]ren bi [[jolas-parke|parke tematiko]] (Disneyland Park eta Walt Disney Studios Park), entretenimendu gune bat eta zazpi hotel ofizialez osatua dago. [[1992]]ko [[apirilaren 12|apirilak 12tik]] dago irekita, eta [[AEB]]etatik kanpo ireki zen bigarren [[konplexu turistiko|resorta]] da, Tokyo Disney Resorten ondoren, baita Disneyren jabetzako eta enpresa honek ustiatutako lehena ere. [[2009]]an 15,4 milioi bisitari izan zituelarik, [[Europa]]ko toki turistikorik garrantzitsuenetako bat da.
 
Disneyland Paris Euro Disney S.C.A. konpainia frantsesak ustiatzen du eta konpainia hau hainbat akziodunek osatzen dute: %39,78a Walt Disney Konpainiaren esku dagoen konpainia batena da ([[The Walt Disney Company]]), %10a Al Waleed Bin Talal saudi printzearena da eta %50,22a beste akzionistaakziodun batzuena. Parke hau Karl Holz presidente eta zuzendari exekutiboaren ardurapean dago.
 
Eraikuntza eta negoziaketa prozesuetan zehar, eztabaida handiak izan ziren turismoko gune honen inguruan, [[Frantzia]]n oso ospetsuak diren hainbat pertsonek parke honen eraikuntzaren inguruko kexa bideratu zutelako. Honez gain, sindikatu eta hainbat frantsesek protestak antolatu zituzten. Parkea ireki zenean, parkera gerturatzen zen pertsona kopurua, hotelen betetze-nibela eta diru-sarrerak aurreikusitakoak baino askoz baxuagoak ziren. Jendearekiko irudia hobetzearren, [[1995]]ean, parkearen izena aldatu zuten, ''Euro Disney Resort''etik ''Disneyland Paris''era eta, urte bereko uztailean, konpainiak lehen irabaziak lortu zituen. Konpainiak bere web-orri ofizialean dioenez, [[2011]]n izandako gastuak 63,9 milioi eurokoak izan ziren.
11. lerroa:
 
== Hastapenak ==
[[Disneyland]]-ek Anaheimen eta [[Kalifornia]]n eta [[Walt Disney World]]-ek Lake Buena Vistan, [[Florida]]n, izandako arrakastaren ondoren, [[Europa]]n antzeko parke tematiko bat eraikitzeko egitasmoak sortu ziren [[1972]]an. [[1983]]an, berriz, Tokio Disneyland ireki zen [[Japonia]]n E. Cardon Walkerren gidaripean, berehalako arrakasta lortuz.
 
[[1984]] urte amaieran, Disney konplexuko parke tematikoen buruzagi ziren Dick Nunis eta Jim Corak parkea ezartzeko [[Europa]]ko 1.200 kokaleku posible zituen zerrenda bat aurkeztu zuten. [[1985]]eko martxoan, parkearen kokaleku posibleak 4ra murriztu ziren: 2 [[Frantzia]]n eta beste 2 [[Espainia]]n. Bi lurraldeek Disney parke tematikoa bertan eraikitzeko beraien potentzial ekonomikoa eta abantaila turistikoak azaldu zituzten eta Disneyri finantziazio aukerak aurkertuzaurkeztuz lehiatu ziren.
 
[[Espainia]]ko bi kokalekuak [[Mediterraneo]]tik gertu zeuden eta [[Kalifornia]]ko Disney parkeak zituen uda lehorrak ziurtatzen zituen, klima subtropikala eskainiz, baina, Disneyek Hegoaldeko [[Frantzia]]ko [[Toulon]]etik gertu zegoen leku baten inguruan interesa erakutsi zuen, [[Marseilla]]tik ez oso urrun, eta eskualdeko paisaia atseginak eta klimak ''Euro Disneyland'' bertan eraikitzeko kokaleku hoberena zela erakustarazierakutsarazi zuen. Hala ere, leku horren azpian, harkaitzez osatutako geruza lodiak aurkitu zituzten, eraikitzea zailegia bilakatuko luketenak. Azkenean, Marne-la-Vallée landa-hiria izan zen aukeratua, [[Paris]]ekiko gertutasunagatik eta Mendebaldeko [[Europa]]ren erdigunean kokatuta zegoelako. Bertara hurbiltzeko, 68 milioi pertsonek 4 ordu baino gutxiago beharko lituzketela eta 300 milioi pertsonek baino gehiagok 2 orduko hegaldia besterik ez zutela beharko aintzat hartu zuten.
 
Une horretako Disney-en zuzendari exekutiboa zen Michael Eisnerrek eskaini zizkieten 20 kilometro karratuengatik gobernu frantsesari eskerrak ematen zizkion lehen eskutitza sinatu zuen [[1985]]eko abenduan eta, hurrengo udaberrian, lehen finantziazio kontratuak egin ziren. Eraikitzea [[1988]]ko abuztuan hasi zen eta [[1990]]eko abenduan, jendeari eraikitzen ari zirena erakusteko helburuaz, ''Espace Euro Disney'' deituriko informazio gunea ireki zuten.
23. lerroa:
== Eztabaidak ==
[[Frantzia]]n Disney parke bat eraikitzearen inguruko ikuspuntua eztabaida handiko gaia izan zen. Aurkariek, [[Frantzia]]ko intelektual nabarmenak barne, inperialismo kulturala zela eta, horrek, [[Frantzia]]n estatubatuar kontsumismo kaltegarria sustatuko zuela zioten. Beste batzuen iritziz, Euro Disney [[AEB]]etako ikur bilakatu zen [[Frantzia]]n. [[1992]]ko [[ekainaren 28]]an, Frantziako baserritar talde batek Euro Disney blokeatu zuen [[AEB]]k jarraitzen zuen laborantza-politikaren protesta gisa. ''[[Le Figaro]]'' frantziar aldizkariko kazetari batek zera zioen:
{{aipu|''Mickey Mouse eta bereak harrapatuta geratu dira, neumoniapneumonia finantziarioarenfinantzarioaren sarean''}}<ref>{{es}}http://elpais.com/diario/1993/02/08/cultura/729126002_850215.html</ref>.
 
[[Paris]]ko zuzendari artistiko bat zen Ariane Mnouchkinek, berriz, ''Txernobyl kulturala'' deitu zion eta Euro Disneyen lehen urteetan zehar parkearen sinonimo gisa hazi eta komunikabide askotan agertu zen esaldia izan zen<ref>{{en}}http://www.theguardian.com/world/2012/apr/11/disneyland-paris-20th-birthday-debt</ref>.
36. lerroa:
[[1992]]ko [[apirilaren 12]]an, Euro Disneyland ofizialki irekita geratu zen. Bisitariek parkearen sarreran zegoen kaosa nabarmendu zuten eta gobernuaren inkesta batek milioi erdi pertsonek 90.000 ibilgailutan parkera sartzeko aukera izan zutela adierazi zuen. [[Frantzia]]ko irratiek abisoa pasatu zuten jendeak egoera honi ekidin ahal izateko.
 
Gauza da, eguerdian, aparkalekua gutxi gorabehera erdiraino beteta zegoela, 25.000 pertsona ingururen asistentzia iradokitzen zutelarik. Jendeak kasokasu egingo zien abisoeiabisuei, nonbait. Hori pentsatu nahi izan zuten askok, baina datuek ez zuten inongo lasaitasunik eskaintzen.
 
== Arazoak ==
52. lerroa:
[[2005]]ean, Walt Disney konpainiak Euro Disney S.C.A-rekin zuen zor guztia sinatu zuen.
 
Bisitarien galera da enpresaren emaitza txarren iturri. %40a amerikarestatubatuar matrizakmatrizeak kontrolatuta, bisitari gehienak frantsesak dira (%51) eta hauek dira gutxiago etortzen direnak. Britainiarrak %14 dira eta espainiarrak, berriz, %8, baina gauza da parkeak 2 milioi bezero gutxiago duela azken urtean, 14 milioi horretan kokatuz. Kontuan hartu behar da hogei urte baino gehiago daraman enpresak, 7 urtetan besterik ez dituela mozkinak lortu<ref>{{es}}http://economia.elpais.com/economia/2014/10/06/actualidad/1412585892_424437.html</ref>.
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{commons|Category:Disneyland Paris}}
* [http://www.disneylandparis.com/ disneylandparis.com]
 
62. lerroa:
 
 
[[Kategoria:Frantziako turismoa]]
 
[[Kategoria:Parisko eraikinak]]
[[Kategoria:Disney]]
[[Kategoria:1992an amaitutako eraikinak]]