Heriotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
26. lerroa:
 
==Artelanak==
[[Fitxategi:ThetriumphofdeathThe Triumph of Death by Pieter Bruegel the Elder.jpg|thumb|''Herioaren garaipena'' margolana ([[1562]]), [[Pieter Bruegel Zaharra]]k margotua.]]
 
"[[Requiem]]" (latinez "atsedena") izenekoak dira hildakoen alde egindako mezak, bereziki Eliza Katolikoak ospatutakoak. Mendeetan zehar meza hauen testuak abestuta jaso zituen [[kantu gregoriano]]ak: Introitus, Kyrie eleison, Graduale, Tractus, Sequentia (Dies Irae), Offertorium, Sanctus, Agnus Dei, Communio, Pie Jesu, Libera Me eta In paradisum. [[Musika]]tutako 2.000 requiem baino gehiago konposatu izan dituzte historian, lehenengoen artean [[Johannes Ockeghem]] (1460) eta [[Antoine Brumel]] (1500) musikagileenak ditugularik. [[Wolfgang Amadeus Mozart]]ena ziur aski ezagunena da (1791), baina aipatzekoak dira halaber [[Hector Berlioz]], [[Giuseppe Verdi]], [[Antonín Dvořák]] eta [[Johannes Brahms]]enak, izan kontzertuak edo oratorioak. Hileta-martxak pieza laburrak dira bestela, Frederic Chopinek egindakoa ([[Pianorako sonata 2. zbk (Chopin)]], 1839) ospetsuena izanda.
32. lerroa:
[[Olerkigintza|Olerkaritzan]], beste alde batetik, [[elegia]] izeneko obrak konposatu egiten dira bereziki hildako pertsonen oroimenean. Lan aipagarrienak [[A.E. Housman]]en ''To an Athlete Dying Young'' (''Gazte hiltzen ari den atleta bati''), [[W. H. Auden]]en ''In Memory of W. B. Yeats'' (''W. B. Yeatsen oroitzapenez''), [[E. E. Cummings]]en ''My Father Moved through Dooms of Love'' (''Aita maitasunaren galbidean ibili zen''), eta [[John Peale Bishop]]en ''Hours'' (''Orduak'', [[Francis Scott Fitzgerald|F. Scott Fitzgeraldi]] buruz).
 
[[Zainketa aringarriak eta zinema|Zineman]] ere gero eta ohikoagoak dira azken hamarkadotan heriotza gai nagusitzat hartzen dituzten pelikulak. [[Antzerki]]an, [[margolaritza]]n eta [[eskulturagintza]]n ugariak dira lotutako lanak.
 
==Bizitzaren azken fasea==