Desnaturalizazio (biokimika): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
[[Biokimika]]n, '''desnaturalizazioa''' [[proteina]] eta [[azido nukleiko]]en egitura tridimentsionalaren desegiteari deritzo. Desnaturalizazioak [[molekula]] horien ezaugarri fisiko-kimikoak nabarmen aldatzen ditu.
 
Proteina baten egitura sekundarioa, tertziarioa eta kuaternarioa elkarrekintza eta lotura molekular ahulei esker mantentzen dira ([[hidrogeno zubi]]ak, disulfuro loturak: S-S, lotura hidrofoboak, etab). Hainbat eragile fisiko-kimikok (beroa, [[pH]]a, gatzen kontzentrazioa...) lotura ahul horiek apurtzen dituzte, proteinaren egitura sekundarioa eta tertziarioa desegiten. Proteinaren egitura primarioari (lotura peptidikoen bidez [[aminoazido]]ak elkartzen dituenari) desnaturalizazioak ez dio eragiten, hots, ez ditu [[lotura peptidiko]]ak suntsitzen.
 
Proteinak tolesten direnean egitura tridimentsional konplexuak eratzen dituzte. Desnaturalizazioak tolestura horiek deusestatzen ditu, proteinaren jatorrizko konfigurazioa aldatuz. Horren ondorioz proteinek haien funtzio biologikoa galtzen dute ([[entzima|entzimek]], esaterako, ez dute jarduera katalitikorik).
12. lerroa:
Desnaturalizazioak, askotan, proteinen disolbagarritasuna aldatzen du: haien jatorrizko arkitektura molekularra galtzerakoan proteinek sarri hauspeatzen dute.
 
Azido nukleikoei dagokionez, desnaturalizazioak helize bikoitza mantentzen duten hidrogeno zubien suntsiketa eragiten du, [[Azido desoxirribonukleiko|ADNaren]] molekula deseginez.
 
Tenperatura da eragile desnaturalizatzaile nagusia. Proteina eta azido nukleiko gehienak desnaturalizatzen dira tenperatura altuetan (>60 °C-etan)
 
[[Kategoria:Proteinak]]