Desberdintasun ekonomikoaren neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Ekonomia eta ekintzailetza}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
25. lerroa:
 
* '''anonimotasun''' edo '''simetria axiomaren arabera''', bi banakok euren errentak elkartrukatzen badituzte, desberdintasun-maila ez da aldatzen; hau da, desberdintasun-maila ez dago errenta-kopuru bat jasotzen duen pertsonaren identitatearen mendean;
* '''populazio axiomaren arabera''', populazioaren tamainaren aldaketa soilak ez du aldatzen desberdintasun maila; hau da, desberdintasun-maila bereko bi populazio elkartzen badira, desberdintasun-maila ez da aldatzen;
* '''eskala-independentzia''' edo '''batezbesteko-independentziaren axiomaren arabera''', errenta guztiak konstante batez bidertzen badira, desberdintasuna ez da aldatzen; axioma hau eztabaidatsua da ordea eta [[Amartya Sen]] eta [[Anthony Barnes Atkinson]] axioma hori kontuan hartzearen aurka agertu dira;
* '''Pigou-Dalton tranferentzia printzipioaren arabera''', errenta handiagoa duen banako batengandik errenta txikiagoa duen beste banako batengana errenta-transferentzia bat badago, banakoen errentaren araberako ordena aldatu gabe, desberdintasun-maila txikitu egiten da.
 
50. lerroa:
 
== Desberdintasun ekonomikoari buruzko diagramak ==
[[FileFitxategi:Lorenzgini03.svg|thumb|300px|'''Lorenz kurbak''' errenta txikieneko banakoen ehuneko bakoitzak (ardatz horizontalean) errenta osotik zenbateko ehunekoa hartzen duen (ardatz bertikalean) adierazten du. Berdintasunezko banaketa adierazten duen diagonalera bitarteko ''a'' azalera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kontzentrazio handiagoa da. [[Giniren koefiziente]]a azalera horretan oinarritzen da.]]
Askotan kontzentrazio-neurriak desberdintasun ekonomikoa aztertzeko erabiltzen diren diagrametan oinarritzen dira. Ohartarazi behar da desberdintasuna fenomeno konplexua dela, kolektibo bateko banako guztiei eragiten diena eta beraz neurri bakar baten bitartez laburbiltzeak desberdintasunaren ikuspegi zuzena izatea eragoz dezakeena. Diagramek, berriz, errentaren banaketa eta desberdintasuna bere osotasunean irudikatzen dute eta errentaren birbanaketarako politikek banaketa horretan eragiten ditzaketen aldaketak dimentsio bakarreko kontzentrazio-neurri batek baino hobeto islatzen dituzte. Estatistikak aldagai kuantitatiboetarako eskaintzen dituen ohiko diagramez gainera ([[histograma]], [[banaketa-funtzio enpiriko]]a, [[kaxa-diagrama]], ...), errentaren banaketa eta desberdintasuna berariaz aztertzeko bi [[diagrama (argipena)|diagrama]] erabiltzen dira: [[Lorenz kurba]] eta [[Pen desfile]]a.