«Depresio Handia (1873-1896)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''1873ko Depresio Handia''' mundu osoan, baina batez ere [[Europa]]n eta [[Estatu Batu]]etan, jasandako [[krisi ekonomiko]]a izan zen, [[Bigarren Industria Iraultza]]k eta [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila]]ren amaierak sortutako hazkunde ekonomiko biziarekin amaitu zuena. Garai hartan, gertakari 'Depresio Handia' zioten eta historiografian 1930eko hamarkadako [[Depresio Handia]] izan arte horrela ere esan zioten. 1873an hasi eta 1896 ingurura arte iraun zuen garai honetan [[deflazio]]a hedatu eta hazkundea apaldu arren, ez zituen Depresio Handian nabarmenak izan ziren "atzeratze ekonomiko eta porrot izugarriak" izan.<ref>{{erreferentzia | izenburua = Political and Social Consequences of the Great Depression of 1873-1896 in Central Europe | abizena = Rosenberg | izena = Hans | aldizkaria = The Economic History Review | liburukia = 13 | urtea = 1943 | orrialdea = 58–73 | url = http://www.jstor.org/stable/2590515 | alea = 1/2 | argitaletxea = Blackwell Publishing |hizkuntza=en}}</ref>
 
Krisia [[Mendebaldeko Europa]]n eta [[Ipar Amerika]]n agerikoa izan zen oso, batez ere, garai haietan munduko beste eskualdetan erregistro eta datu ekonomiko fidagarriak existitzen ez zirelako. Askotan krisiaren kolpea gehien jasan zuen herrialdea [[Erresuma Batua]] izan zela diote; izan ere, [[Europa kontinental]]eko ekonomien aurrean industria arloan mantentzen zuen lidergoa galdu zuen.<ref>{{erreferentzia | izenburua = The Great Depression in Britain, 1873-1896: A Reappraisal | abizena = Musson | izena = A.E. | aldizkaria = The Journal of Economic History | liburukia = 19 | alea = 2 | urtea = 1959 | orrialdea = 199–228 | url = http://www.jstor.org/stable/2114975 | argitaletxea = [[Cambridge University Press]]|hizkuntza=en}}</ref> Gehiengoen aburuz, [[Erresuma Batuko ekonomia]]k etengabeko depresio bat jasan zuen 1873 eta 1896 artean.<ref name=Glasner2>{{erreferentzia | izenburua = Business cycles and depressions: an encyclopedia | izena-editore1= David |abizena-editore1= Glasner | izena-editore2= Thomas F. |abizena-editore2= Cooley | urtea = 1997 | lekua = New York | argitaletxea = Garland Publishing | isbn = 0824009444 | orrialdea = 148–49 | abizena1= Capie | izena1= Forrest | abizena2= Wood | izena2= Geoffrey | hizkuntza = en}}</ref>