Demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
150.241.162.240 (eztabaida) wikilariaren 6536924 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
'''Demokrazia''' talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Etimologiaz, "herriaren aginpidea" adierazten du (antzinako grezierazko hitzetatik, ''demos'', "herria"; ''kratos'', "gobernua"). Hain zuzen, [[Antzinako Grezia]]ko [[polis]]etan sortu zen demokrazia, non herritar guztiek polis edo hiriaren gobernuari buruz erabakitzen zuten. Hala, demokraziak herritar guztiek askatasunez [[estatu]]aren edo beste erakunde [[politiko]] baten [[gobernu]]ari buruz erabakiak hartzen dituzten [[erregimen politiko]]ak ere badira. Erabakiak kolektiboki hartzean, ordea, hainbat arazo sortzen dira: zein izango da erabaki demokratikoak hartzen diren esparrua? Zeintzuk dira erabakitzeko eskubidea edo ahalmena dutenak (alegia, zein da ''demos'' delakoa?) Nola bideratu eta antolatu behar dira erabakiak demokratikoki hartzeko modua eta ondoriozko gobernua? Erabakiak gehiengoz hartuko al dira? Inposatu al dakioke gehiengo baten erabakia gutxiengo bati? Galdera horien guztien erantzunak problematikoak dira, eta demokrazia ariketa kolektibo konplexu eta zaila bilakatzen dute.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Democracia y dictadura|url=http://www.robertexto.com/archivo3/democr_dictadura.htm#top|aldizkaria=www.robertexto.com|sartze-data=2019-01-06}}</ref>
 
== Ordezkaritzako demokraziak eta zuzeneko demokraziak ==
 
Egun, erregimen politiko demokratiko gehienek ordezkaritzaren bidez funtzionatzen dute ([[ordezkaritzako demokrazia]]k dira, alegia), hau da, herritarrek beren izenean gobernatuko duten agintariak aukeratzen dituzte aldiro. [[Zuzeneko demokrazi]]etan, berriz, herritarrek beste gai askori buruz ere erabakitzen dituzte, agintariei ordezkaritza eman gabe.
12. lerroa:
Demokrazia ordezkaritzakoa izan arren, zuzeneko demokrazia egon daiteke ekintza hauetan:
 
* [[Erreferendum|Erreferenduma]]a edo [[Plebiszitu|plebiszituaplebiszitu]]a: Herritar galdeketa, erabaki bat hartzeko edo lege bat onartzeko:
** Kontsultiboa: emaitzak betetzea ez da beharrezkoa.
** Loteslea: Emaitzak diona bete egin behar da.
* [[Herri-ekimen legegile|Herri-ekimen legegilea]]a: Sinadura kopuru bat emanez, herritarrak legeak proposatu ahal dituzte
* [[Agintaldiaren baliogabetasuna]]: Legegintzaldi erdian edo sinadura kopuru batekin, alkate edo lehendakaria botatzeko erreferendum lotesle bat egin daiteke.
 
24. lerroa:
Historian zehar demokrazia, alegia herriaren gobernua esan izan zaiona, zazpi galdera nagusioi erantzuten ahalegindu den sistema politiko bat izan da:
* nortzuk eratzen dute herria esaten zaion hori?
* nola hartu behar dute parte herritarrek gobernuaren zeregin publikoetan?
* nolakoa behar du herriaren eta demokrazia bateko gobernu egonkorraren arteko harremanak?
* nolakoa da eta nolakoa izan behar du, zabalagoa edo estuagoa, erakundeen eta kargu publikoen aginpide eremua herriarekiko?
* herritarrek nola obeditu behar diete agintariei? ? nola bideratu behar dira agindupekoen betekizunak eta disidentzia?;
* zein baldintza bete behar dira demokrazia izan ahal dadin?
 
45. lerroa:
 
Greziako demokraziaren ezaugarri nagusiak hauek ziren:
* hiritarrek zuzenean hartzen zuten parte botere politikoaren erabakietan, bitartekorik gabe;
* parte hartze hori hiritar izateari nahitaez zegokion betekizuna zen, komunitate jakin bateko kide zirenez;
* hiritarren biltzarra botere bat zen izatez, eta biltzar saio bakoitzean botere burujabea baliatzen zuen, legeak egiteko baliatu ere;
* botere burujabe horrek hiriko gai komun guztiak hartzen zituen bere baitan, interes politiko pribatuen eta interes politiko publikoen artean bereizketarik egin gabe, politikoa zen guztia publikoa ere bazelako;
* modu asko zeuden kargu publikoak hautatzeko;
* ez zegoen pribilegiozko bereizketarik hiritar arrunten eta kargu publikoak dituztenen artean;
* gizabanako berak ezin zuen botere politikoko kargu bera bi aldiz izan;
* agintaldiak laburrak ziren;
* [[zerbitzu publiko]]ak ohorezkoak ziren, ez ziren dirutan ordaintzen.
 
70. lerroa:
 
[[Fitxategi:Election MG 3455.JPG|thumb|Botoa inportantea da oso egungo demokrazietan.]]
Demokrazia modernoaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
* hiritarrek zeharka parte hartzen dute botere politikoaren erabakietan, eta bitarteko politikoak behar dituzte beren nahiak eta interesak bideratzeko;
* hiritarren parte hartze politikoa ez da nahitaezko betekizun bat, eskubide politiko bat baizik, botere publikoak errespetatu beharrekoa, nahiz agintariek hiritarra parte hartzera bultzatzeko joera izango duten beti;
* hiritarrek botere eratu bat aukeratzen dute, botere konstituziogileaz oso bestelakoa dena, zeren eta komunitate politiko bat eratzen den unean baizik ez baita definitzen botere konstituziogile hori;