Deikundeko eliza frantziskotarra (Ljubljana): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
 
== Historia ==
1314 urtean [[agustindar]]rak Ljubljanara iristean harresietatik kanpo eraiki zuten beren eliza, hirirako zubiaren ondoan. 1491ean ordean turkiarrek hiria erasotzerakoan eliza suntsitu eta monjeek hirian babestu behar izan zuten. 1553 urtean agustindarrek hiri utzi zuten baina 1623an berriz itzuli ziren eta aurreko eliza izan zen tokian eliza berria altxatu zuten. 1628an eta 1645ean suteak izan zituen eta eliza oso kaltetua gelditu zen.
 
1645ean beraz elizaren hondarrak eraitsi eta Konrad Ruessenstein baroiak eliza berria altxatzeko egitasmoa eta dirua jarri zituen. Proiektuaren egilea nor izan zen ezagutzen ez bada ere Italiako joera estetiko modernoak hartu zituen. 1669an bukatu ziren lanak eta gaur egun duen itxurarekin. 1784an [[Viena]]ko gobernuak agustindarren ordena desegin zuen eta '''Deikundeko parrokia''' izena hartu zuen elizak. 1805ean frantziskotarrek hartu zuten.