Henrike I.a Guisekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Henrike I.a Guisekoa''' ([{[Joinville]], [[1550]]eko [[abenduaren 31]] - [[Blois]]ko gaztelua, [[1588]]ko [[abenduaren 23]]a), izengoitiz ''sakailatua'' ({{lang|fr|''le Balafré''}}), Joinvilleko printzea eta [[Guise leinua|Guiseko]] III. dukea izan zen. [[Frantziako Erlijio Gerrak|Frantziako Erlijio Gerretan]] [[Parisko Liga Santua]] alderdi ultrakatolikoaren buruzagia izan zen. [[Blois]]ko gazteluan erail zuten [[Henrike III.a Frantziakoa]]ren aginduz.
 
Turkiarren kontra borrokatu zen [[Hungaria]]n ([[1565]]), eta ondoren [[higanot]]een kontra [[Jarnaceko gudua|Jarnac]] (1569ko martxoa) eta [[Moncontourreko gudua|Moncontourren]] (1569ko urria). [[Saint-Germain-en-Layeko Bakea]] onartu gabe, [[Gaspard II.a Colignykoa]]ren kontrako atentatua, huts egin zuena, eta ondoren [[San Bartolome gaueko sarraskia|San Bartolome gaua]] (1572ko abuztua) prestatu zituen. [[1575]]ean, berak saldukeriatzat hartu zuen [[Monsieurko bakea]] izenpetu zenean, [[Parisko Liga Santua|Ligako]] buruzagitza hartu zuen, eta [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.arengana]] hurbildu zen, [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike Nafarroakoa]] Frantziako tronuko oinordekotzat onartu gabe. [[Auneauko gudua|Auneau]] eta [[Vimoryko gudua|Vimoryko]] garaipenak erdietsi ondoren, [[Paris]]en sartu zen, Liga bere alde zuela. [[Henrike III.a Frantziakoa]] erregeak [[Blois]]era erakarri eta han hilarazi zuen.