David Lloyd George: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
Abertzale sutsua eta erradikalismoaren jarraitzailea zen garai hartan eta gogor kritikatu zuen [[Ingalaterra]]k [[boer]]ren auzian izandako jokabidea. Alderdi Liberaleko buruzagi izan zen, merkataritzako ministro (1905-1908) eta [[Exchequerreko kantzelari]] (1908-1915) izendatu zuten. Aberatsen zergak igo zituen eta jauntxoen haserreaz baliatu zen haiek zuten aginpide maila [[1911]]ko legearen bidez murrizteko.
 
Bakezalea zen baina [[Belgikako inbasioa]]k (1914) erabat aldarazi zuen bere politika eta Munizioetako ministro (1915-1916) eta Gerrakoa izendatu zuten (1916) kontserbadoreekin bat eginik. 1916an Lehen Ministro izendatu zuten eta zuhurtasun handiz gidatu zuen Ingalaterra garaipena lortu arte.
 
[[Lehen Mundu Gerra]] amaitutakoan arazo handiak izan zituen aliatuekin bake-negoziaketak zirela eta. Barne-arazoak ere larriagotu egin zitzaizkion eta [[Irlanda]]ren burujabetasuna onartu behar izan zuen (1921). Kontserbadoreek alde batera utzi zuten, eta orduantxe hasi zen alderdi liberalaren gainbehera.