David Jaime Dean: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''David Jaime Dean''' ([[1887]]ko [[maiatzaren 16]]a, [[Eugi]], [[Nafarroa]] - [[1949]]ko [[urriaren 28]]a, [[Kanbo]], [[Lapurdi]]) [[nafar]] [[errepublika]]r [[politika]]ri bat izan zen.
 
== Familia ==
Jatorriz Eugikoa zen, familia [[Erriberri]] eta [[Tafalla]]<nowiki/>koa izan arren. [[Euskara]]z ere hazi zen jaioterrian, eta bere bizitzako aldi luze batez [[Etxarri Aranatz]]en bizi izan zen, baita bertan emaztea hartu ere: Martina Larraza. Bigarren abizena Tafallakoa du, eta [[Erdi Aroa]]<nowiki/>n ditu sustraiak, orduko nobleziako leinu batean. 1356ko testu batean Joan de An edo Dehan aipatzen da, [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.a Evreuxekoa]] [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]]<nowiki/>ko erregearen txanbelana eta Tafallako gazteluko alkaidea.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.noticiasdenavarra.com/2016/03/20/sociedad/navarra/david-jaime-republicano-de-izquierda-vasquista|izenburua=David Jaime, republicano de izquierda vasquista|egunkaria=Noticias de Navarra|data=2016-03-20}}</ref>
 
== Ibilbide politikoa ==
1934an, Tafallan zela, bat egin zuen [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicana]] alderdi sortu berriarekin. Gogotik aritu zen Hego Euskal Herriko estatutuaren alde 1931tik hasita, baita euskal udalen bilkuren sustatzaile lanetan ere, adibidez, "[[Ardoaren Gerra]]" delakoan (1934).
 
[[1936]]<nowiki/>ko errepublikaren kontrako [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendu militarrean]], Tafallan zen, eta matxinatuak berehala joan ziren haren bila. Ezkutatzea lortu zuen, oso baldintza gogorretan, hala ere. Pixkanaka, Nafarroa iparraldera mugitzen joan zen, baserriz baserri ezkutatuz<ref>Tafallako alkate [[Julio Iribarren]] alderdikidea, ehun bat metrora izan zuen ezkutatuta Alkotzen, jakin gabe.</ref> eta 20 hilabete korapilatsu ihesean emanez. [[Ultzamaldea|Ultzama]]<nowiki/>tik [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Beherera]] heldu zen [[1938]]<nowiki/>an, estatu-muga pasata, baita [[Kanbo]]<nowiki/>n aterpe hartu ere.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Nuestro pueblo despertará|urtea=2016|abizena=Esparza Zabalegi|izena=Jose Mari|orrialdeak=148-149|orrialdea=|argitaletxea=Txalaparta|ISBN=978.84-16350-44-5}}</ref>
 
Bertan, [[Mateo Muxika|Mateo Mujika]] apezpiku iheslaria izan zuen aterpekide, eta euskal erbesteratuekin harremanetan hasi zen.<ref>Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 157. or.</ref> [[Manuel Irujo]] ere ezagutu zuen. Kanbon eman zuen bizitza erbesteko Nafarroako Kontseilua antolatzen. Hori dela kausa, [[Eusko Jaurlaritza]] eta [[EAJ]]rekin talka egin zuen hainbat alditan, alderdi horrek nafarren kontseilua gutxietsi nahi zuelakoan.<ref>Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 236-237. or.</ref> [[Euskadi Irratia|Euzkadi Irratia]]<nowiki/>ren irratsaiotan hitz egin zuen [[Nafarroa Garaia]]<nowiki/>rentzat, [[Nafarroako Kontseilua (erbestea)|Nafarroako Kontseilua]]<nowiki/>k tarte bat baitzuen bertan, baita euskaraz aritu ere askotan.<ref>Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 219-220. or.</ref> Ahoz ez ezik, idatziz euskara txukunean zuzentzen zitzaien euskal eragile politiko abertzaleei, adibidez, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariari.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|3}}
 
23. lerroa:
 
[[Kategoria:Euskal Herriko errepublikarrak]]
[[Kategoria:Nafarroa Garaiko politikariak‎politikariak]]
[[Kategoria:Euskararen sustatzaileak]]
[[Kategoria:Foruzaleak]]