Dassault Aviation: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rafale2 ag1.jpg|thumb|alt=|Dassault Rafale]]
'''Dassault Aviation''' hegazkinen fabrikatzaile [[frantzia]]rra da. Frantziako armadako tresna-hornitzailerik handiena da, estatubatuarrez gainera, produktu militarrak mundu guztira esportatzen dituen enpresa aeroespazial bakarretakoa.
 
Sorrera [[1930eko hamarkada]]n du, [[Marcel Dassault|Marcel Bloch]] frantsesak Bloch aeronautika enpresa sortu zuenean. [[1933]]an bonbak jaurtitzeko lehen hegazkina atera zuen, eta ondoren 16 bidaiarirentzako hegazkin bat. [[Bigarren Mundu Gerra|Gerra-garaian]] alemaniarrek Bloch kontzentrazio-esparru batean eduki zuten, eta handik atera zenean hasi zen bere enpresa ospea hartzen. Gerra ondoren, Blochek Dassault deitura hartu zuenez, bere enpresari ere izena aldatu zion: ''Avions Marcel Dassault''. [[1947]]tik aurrera atera ziren hegazkinak izen horrekin. [[1967]]an Breguet enpresa bereganatu zuen, eta ''Avions Marcel Dassault-Breguet Aviation'' enpresa sortu. [[1990]]ean, konpainiak, berriz ere, izena aldatu zuen: ''Dassault Aviation''.