Karolina Gočeva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
2003 urtean ''Znaeš kolku vredam'' ("badakizu merezi dudala") argitaratu zuen. Honek ere antzinako Jugoslavia guztian izan zuen arrakasta. Karolina Gočevak disko osoa [[serbiera]]z grabatu zuen berriz, [[Serbia]]ko musika merkatuan ere sartzeko asmoarekin. ''Kad zvezde nam se sklope...kao nekada'' ("izarrak lerratzen direnean... aintzina gertatu bezala") izena izan zuen diskoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Karolina* - Kad Zvezde Nam Se Sklope... Kao Nekada|hizkuntza=en|url=https://www.discogs.com/Karolina-Kad-Zvezde-Nam-Se-Sklope-Kao-Nekada/release/2249430|aldizkaria=Discogs|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. Hurrengo urteetan disko berriak atera zituen, ''Vo Zaborav'' (2005) eta ''U Zaboravu'' (2006).
 
2007an berriz ere SkopjeFest jaialdia irabazi eta bigarren aldiz sailkatu zen Eurovisión Abesti Lehiaketara. Lehenengo abeslaria da bi aldiz Mazedonia ordezkatu eta finalerako sailkatzen dena. "Mojot Svetsvet" abestia kantatu zuen eta 24 lehiakidetatik 14. postuan gelditu zen 73 puntu jasota<ref>{{Erreferentzia|abizena=eurovision-spain.com|izenburua=FYR Macedonia - 2007|url=http://www.eurovision-spain.com/iphp/pais_historia.php?numero=1100|aldizkaria=www.eurovision-spain.com|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. 2008. urtean ''Makedonsko Devojče'' ("neska mazedoniarra") diskoa argitaratu zuen. Zlatko Origanski musikagilearekin elkarlanean egin zuen eta bere diskografiako diskarik desberdinena da estiloaren aldetik, mazedoniako kantu tradizionalen kutsu handiagoa baitu. Disko honetako aurreneko singlea den "Ptico malečka" oso arrakastatsua izan zen Ipar Mazedonian, eta oraindik ere argitaraturiko urtean gehien saldu den diskoa izatearen errekorra dauka.
 
2009an Serbiako [[Wikluh Sky]] hip-hop izarrarekin elkarlanean "Kraj" abestia atera zuen eta Jugoslaviako errepublika ohi guztietan asko entzun zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Tekstovi Pjesama Lyrics - Karolina Goceva - Kraj - Sky Wikluh - Tekst Pjesme|url=http://www.tekstovipjesamalyrics.com/tekst-pjesme/55323-Karolina-Goceva---Kraj---Sky-Wikluh-tekst-pjesme|aldizkaria=www.tekstovipjesamalyrics.com|sartze-data=2019-02-16}}</ref>. 2010 urtean ''Kapka Pod Neboto'' diskoa atera zuen eta "Kraj" izan zen diskoko aurreneko singlea. Bigarren singlea ere beherala sartu zen Ipar Mazedoniako irratetako zerrendatan. "Za Godina, Dve" zuen izena. 2012an ''Najubavi Pesni'' diskoa atera zuen eta 2014an ''Makedonsko Devojče 2'', 2008ko diskoaren musika estilo tradizionalaren proiektuari jarraipena emanez.