Dag Hammarskjöld: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Dag Hjalmar Agne Carl Hammarskjöld''' ([[Jönköping]], [[1905]]eko [[uztailaren 29]]a - [[Ndola]], [[Zambia]], [[1961]]eko [[irailaren 18]]a) [[suedia]]r politikaria izan zen. [[Hjalmar Hammarskjöld]] Lehen Ministroaren semea, ekonomia politikoko irakasle izan zen. Estatu-ministroa izan zen 1951tik 1953ra, eta Suediako ordezkari, nazioarteko erakundeetan. [[Nazio Batuen Erakundea|NBEko]] idazkari nagusi hautatu zuten 1953an, eta 1957an, berriro, kargu bererako. Aipagarria da haren egunkaria, ''Vägmärken'' (1963, ''Bideko seinaleak'').
Bere burua balezaltzat definitu zuen eta noranzko berria eman zion NBEko erakundeari. Negoziazioetan beti neutraltasunari eutsi zion eta NBEaren zeregina estatu txikiak potentzia handietatik babestea zela adierazi zuen. Bake-indarraren sorera sustatu zuen; bake-indar horren bidez, NBEk etengabeko bitartekaritza funtzioa izango zuen krisialdi egoeretan.
Agintaldian zehar, Hammarskjöldek munduko hiru krisi larri arintzea lortu zuen: Suezeko kanalarengatiko gerra, 1956an, eta Libanoko eta Laoseko gatazkak. 1960an, Kongoko gerra zibila sortu zenean, Hammarskjöldek NBEren indarrak bidali zituen bertara, eta lehiakideen artean bitartekaritza lanak egiten saiatu zen. Misio horietako batean ari zela, hil zen, hegazkinen zihoala gaur egungo Zambian lurra jo ondoren. 1961ean. [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel saria]] lortu zuen 1961ean.