Lituania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
61. lerroa:
Lurraldea aintzirez pikardaturik dago, hektarea batetik gorako 2.833 baitaude, eta 1.600 txikiagoak. Aintzira gehienak ekialdean daude; handiena [[Drūkšiai aintzira|Drūkšiai]] da, Lituania eta Bielorrusiaren arteko mugan dagoena. Ibai nagusia [[Niemen]] da (denera 917 kilometro luze), iturburua Bielorrusian duena. [[Neris]] (510 kilometro), [[Venta]] (346 kilometro) eta [[Sesupe]] (298 kilometro) ere dira aipagarriak.
 
<gallery mode="packed">
Simoniskis.jpg|Šimoniškisko sailak, [[Panevėžysko konderria]]
Lithuania_Plateliai_lake.jpg|Plateliai aintzira, [[Samogitia]]
70. lerroa:
 
=== Klima ===
Klima [[Klima ozeaniko|atlantikoaren]] eta [[Klima kontinental|kontinentalaren]] artekoa da, nahiko leuna. Uztaileko batez besteko tenperatura 16,8°C da itsasbazterrean (Klaipėda) eta 17,2°C barnealdean (Vilnius); urtarrilekoa, berriz, -2,8°C itsasbazterrean eta -6,1°C barnealdean. Urteko batez besteko prezipitazioa 735 milimetrokoa da Klaipėdan, eta 683 milimetrokoa Vilniusen.<ref>{{erreferentzia |izena = | abizena= |izenburua = Klaipeda Climate |argitaletxea = world-climates.com |url = http://www.world-climates.com/city-climate-klaipeda-lithuania-europe/ |sartze-data = 2017-9-17}}</ref><ref>{{erreferentzia |izena = | abizena= |izenburua = Klaipeda Climate |argitaletxea = world-climates.com |url = http://www.world-climates.com/city-climate-klaipeda-lithuania-europe/ |sartze-data = 2017-9-17}}</ref>
 
{{clear}}
171. lerroa:
 
[[Fitxategi:Jan Matejko, Bitwa pod Grunwaldem.jpg|thumb|right|300px|[[Grunwaldeko Gudua]] ([[1410]])]]
[[1316]]-[[1341]] bitartean, Mindaugasen ondorengo batek, [[Gediminas]]ek, osatu zuen [[Lituaniako Dukerri Handia]] eta, germaniar zaldunak mendebaldera uxatuaz gainera, guztiz zabaldu zuen bere lurraldea ekialdera (ia [[Mosku]]raino iritsi ziren, [[Bielorrusia]] osoa barne) eta hegoaldera ([[Itsaso Beltz]]eraino iritsi ziren, [[Kiev]] hiria eta [[Ukrainia]]ko sartaldea barne). Gediminasek [[Vilnius]] erresumako hiriburu egin zuen eta benetako estatu burujabea osatu zuen. [[1410]]ean, [[Ladislao II.a Poloniakoa|Ladislao II.a]] Lituaniako printze handiak eta poloniar aliatuek berealdiko sarraskia egin zuten Teutoi zaldunen artean [[Grunwaldeko Gudua]]n, eta hartan amaitu zen germaniarren nagusigoa Baltiko aldean ([[Thorneko Hitzarmena]], [[1411]]). Hurrengo urteetan lituaniarren eta poloniarren arteko batasuna indartu zen, [[Jagellondarrak|Jagellon]] lituaniar dinastia buru zela.
 
=== Aro Modernoa ===
Lituaniak eta Poloniak beren erakundeak gorde zituzten, baina elkarren arteko arazoak areagotu ziren [[XV. mende]]aren bukaeratik aurrera. [[1480]]an [[Ivan III.a Errusiakoa|Ivan III.a]] [[Moskuko Printzerria|Moskuko printze handiak]] Errusia guztietako errege izendatu zuen bere burua; Bielorrusiako alde handiena, ordea, Lituaniako lurraldearen barnean zegoen. [[1501]]ean, bestalde, hasi ziren lituaniarren eta poloniarren arteko tirabirak, erregeak nongoa behar zuen erabaki gabeko auzia baitzen, eta erne zirauten betiere teutoniar zaldunek, garai batean nagusi izan ziren lurraldeetan berriro sartzeko prest.
 
[[1569]]an, [[Lublingo Ituna]]ren bitartez, desagertu zen Lituaniako Dukerri Handia, Poloniako erregearen manupean geratu baitzen Lituania. [[Joan III.a Sobieski]] Polonia eta Lituaniako erregeak ([[1674]]-[[1696]]) garaipen handiak lortu zituen suediarren aurka, baina Errusiako erregearen aurrean amore eman behar izan zuen. [[1686]]an [[Moskuko Ituna]] sinaturik, Moskuko tsarraren mendean geratu zen Lituaniaren barnean zegoen Bielorrusia. [[1795]]ean, Poloniaren hirugarren banaketan, [[Errusiako Inperioa]]ren barnean geratu zen Lituaniako lurraldea, [[Prusiako Erresuma]]k hartua zuen [[Suwalki]] lurraldea izan ezik.
 
=== Aro Garaikidea ===
[[File:Augustinas Voldemaras.jpg|thumb|right|160px|[[Augustinas Voldemaras]]]]
[[1815]]ean, Errusiako lurraldeen barnean geratu zen Suwalki ere. [[XIX. mende]]an, errusiarren aurkako bi matxinada handi egin ziren Lituanian, [[1830]]-[[1831]] eta [[1863]]-[[1864]] urteetan, eta Lituaniako sentimendu abertzaleak indar handia hartu zuen, [[Maironis]] poeta eta [[Juozas Tumas-Vaižgantas]] eleberrigilea buru zirela. [[1864]]-[[1905]] urteetan errusiartze prozesua areagotu zen: [[errusiera]] zen hizkuntza bakarra hezkuntzan, [[lituaniera]]z [[alfabeto ziriliko]]an baizik ezin zen idatzi eta elizkizun katolikoak debekatu ziren. [[1905]]ean, Lituaniako lehen biltzarra osatu zen Vilniusen eta autonomia zabala eskatu zuten bertaratuek.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren garaian, Lituaniaren alde handiena [[Alemaniar Inperioa|alemaniarrek]] hartu zuten eta [[1915]]ean sartu ziren Vilniusen. [[1917]]an, Lituaniako bigarren biltzarra bildu zen eta herrialdearen burujabetasuna eskatu zuen. [[1918]]an, [[Augustinas Voldemaras]]ek Lituania burujabearen gobernua osatu zuen, alemaniarrak artean Lituanian zeudela. [[1919]]an, [[Armada Gorria]] sartu zen Vilniusen eta gobernu komunista ezarri zuen. Voldemarasek [[Kaunas]] hirira jo zuen orduan. [[1919]]ko apirilean, Poloniako gudarostea sartu zen Lituanian, [[Józef Piłsudski|Piłsudski mariskalak]] Poloniaren barnean nahi baitzuen Lituania berria, eta [[1920]]an zehaztu zen Poloniaren eta Lituaniaren arteko muga. Aldi berean Moskuko gobernuaren eta Kaunasko gobernuaren arteko harremanak hasi ziren eta 1920ko azaroan izenpetu zuten Lituaniaren burujabetasuna. [[1921]]. urtean onartu zen Lituania [[Nazioen Liga]]n.
187. lerroa:
[[1926]]an Lituaniak eta [[Sobietar Batasuna]]k elkarri ez erasotzeko hitzarmena sinatu zuten, eta [[1934]]an elkarkidetzarako ituna hitzartu zuten [[Herrialde Baltikoak|Herrialde Baltikoek]] [[Alemania Nazi]]arekin, Baltikoko naziek bultzatuta. [[1935]]ean, Klaipeda talde naziko buruzagiak atxilo hartu zituzten Lituanian, baina [[1938]]an naziak nagusitu ziren hauteskundeetan.
 
[[1940]]an sartu ziren errusiarrak Lituanian, [[Molotov-Ribbentrop Ituna]]ren ondoren. Alemaniarrek [[1941]]ean okupatu zuten herrialdea, eta 210.000 [[judu]] hil zituzten. [[1944]]an Armada Gorria nagusitu zen. Lituaniar askok egin zuten ihes mendebaldeko herrietarantz. Sobietartzearen aurkako erresistentzia gogor zanpatu zuten agintariek, [[1948]]-[[1949]] urteetan bereziki, eta 400.000 pertsona inguru deportatu zituzten. [[1949]]an, [[Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista]] ezarri zuten. ''Misko broliai'' lituaniar gerrillaren erresistentzia armatuak [[1954]] arte iraun zuen.
 
[[Fitxategi:1990_01_12_GorbačiovasŠiauliuose2.jpg|thumb|right|300px|Independentziaren aldeko erakustaldia [[Šiauliai]]n, [[Gorbatxov]]en bisitaldian. [[1990]]eko urtarrila]]
276. lerroa:
 
=== Erlijioa ===
Lituaniar gehienak [[katoliko]] erromatarrak dira; historian zehar, beren nortasunaren ezaugarritzat hartu izan da katolikotasuna. [[Eliza Ortodoxoa|Ortodoxoak]] %4,1 dira, [[sinestun zahar]]rak %0,8, [[luterano]]ak %0.,6, [[kalbindar]]rak %0,2 eta erlijio gabeak %6,1 (2011ko datuak).<ref name="cia"></ref>
 
=== Hiri nagusiak ===
311. lerroa:
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Vilnius_Modern_Skyline_At_Dusk,_Lithuania_-_Diliff.jpg|thumb|300px|right|[[Vilnius]]ko finantza barrutia]]
1940an [[SESB]]en barruan geratu zen arte, [[nekazaritza]] izan zen Lituaniako ekonomia jarduera nagusia, baina [[industria]]k indar handia hartu zuen ondoren. Antzinako sobietar errepublikekin lotura ekonomikoak eten izanak krisialdi gogorra ekarri zuen Lituaniako ekonomiara: [[1992]]an, [[BPG]]a %25 jaitsi zen. [[2004]]an, [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]] sartu zen. Handik goiti, hazkunde ekonomiko handia izan zuen, Europako handienetakoa. [[2003]]an, esaterako, %10,3 handitu zen BPGa. [[2009]]tik aurrera, atzeraldi ekonomiko larrian sartu zen. [[2015]]ean hasi zen [[Euro|euroa]] erabiltzen.<ref>{{erreferentzia |izenburua = Lituania euroa erabiltzen hasi da herritarren zalantza eta kezka artean |argitaletxea = naiz.eus |url = http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/gara_2015-01-02-06-00/hemeroteca_articles/lituania-euroa-erabiltzen-hasi-da-herritarren-zalantza-eta-kezka-artean |sartze-data = 2017-9-19}}</ref>
 
Nekazaritzan eta basogintzan biztanleria aktiboaren %9,1 inguru enplegatzen da, baina BPGaren %3,3 baizik ez dagokio (2016ko datuak).<ref name="cia"></ref> Abere hazkuntza eta esne produkzioa dira nekazaritzako jarduera nagusiak: esnea, haragia eta arrautzak ekoizten dituzte. Aipatzekoak dira, halaber, laboreak, patatak, azukre [[erremolatxa]], [[liho]]a eta barazkiak ere.
 
Bigarren sektoreari dagokio BPGaren %30,4, eta sektore horretan enplegatzen da biztanleria aktiboaren %25,2 inguru. Industria garrantzizkoenak ondorengo hauek dira: [[makina-erreminta]]k, [[motor elektriko]]ak, etxeko tresna elektrikoak, petrolio findegiak, [[Ontzi|ontzigintza]] (itsasontzi txikiak), optikako tresneria, osagarri elektronikoak, konputagailuak, [[porlan]]a, ehungintza, papera eta [[anbar]]ra.
 
== Azpiegiturak ==