DVD: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:DVD-Video bottom-side.jpg|thumb|200px|DVD disko bat]]
 
'''DVD'''-a, hasieran “Bideo Disko Digitala” bataiaturik eta geroago “Disko Aldagarri Digitala” izendatu zuten. ''Digital Versatile Disc''-a (DVD) [[1995]]aren amaieran sortu zen informatiko eta ikus-entzuneko 10 bat enpresaren eskutik.
 
Elektronika eta informatika alorretako fabrikatzaileek eta zine eta musikako estudioek agerturiko interesari esker, egundaino azkarren sartu den produktu elektronikoa bilakatu da DVDa .
8. lerroa:
== Funtzionamendua ==
 
DVDa, datuak biltzeko sekulako ahalmena duen disko optikoa denez, euskarri egokiena da datu kopuru eskergak maneiatzeko, [[Disko konpaktu|CD]] baino kalitate handiagoko audioa entzun edota zineko kalitatez bideoa ikusteko orduan. Itxuraz, CD-ROMen berdin-berdintsua (12 cm-tako diametroko eta 1.2 mm-ko sakonerako diskoa) delarik, euskailu horren 650 MB baino edukiera dezente handiagoa du. Hona DVDen alderdi erakargarrienetako bat: musikako CD eta CD-ROMekin elkargarria denez, horiek DVDen irakurgailuetan arazorik gabe erreproduzitu daitezke, alderantziz ez, ordea. CD-ROMaren ondorengo bihurtuko da eta, nola ez, VHS bideoarena ere bai, baina batez ere, pelikulak ikusterakoan. Era berean, CDen erreproduzitzailearen, “laserdisk” (binilo baten tamainako zilar koloreko disko haiek) eta bideo-jokoen kartutxoen ordezko izateko aukera handia du.
 
Zinemarekin identifikatu ohi da DVDa baina, izenak zehazki dioskunez, erabilera anitzeko diskoa da, era askotako datuak bil ditzakeen euskailua, alegia: programak, jokoak, musika, bideoa …
16. lerroa:
== Motak ==
 
DVDentzako grabagailuek siglen saski-nahaskia ekarri dute gure artera, kontsumitzailearen kaltetan. Garrantzi handikoa da “aplikazio formatuak” (bideoa, audioa eta datuak, funtsez) eta “grabazio formatuak” (DVD-RAM, DVD-RW eta DVD+RW) bereizten jakitea.
 
Batez ere pelikulak grabatzeko baliatzen delarik, DVD-Bideoa dugu denetan ezagunena (izan ere, “DVD” soilik esan ohi zaio), eta DVD-Audio motakoak oraino ez dira biziki herritartu. DVD-ROM (datuak biltzekoa) dugu CD-ROMen ahaide nagusia, eta ordenagailuen irakurgailuetan bakarrik erreproduzi daiteke. Era askotako datuak gordetzen dituzte, noski, baita pelikulak ere. DVDak erreproduzitu ez ezik, grabatu ere egin daitezke... etxean bertan. Grabagailuen eskutik etorri da disko molde eta grabazio erei dagozkien siglen nahaste-borrastea.
 
Lehia benetan bortitza izaki, DVDak grabagailuen sailetik “bergrabagailuenera” jauzi egin dute zuzenean, hauetan datuak behin eta birritan ezabatu eta grabatzeko aukera baitago, higadurarik edo kalitate galerarik nozitzeke.
 
Sistema batekoak zein bestekoak izan, erabilera bakarreko diskoak erosteko arrazoia soila da: bestelakoak baino merkeago izateaz gainera, elkargarritasun alderditik arazo gutxiago izaten dituzte. Kontuak grabazio formatuak (elkarren artean elkartezinak) bereizten dituzten “+” eta “-” zeinuen artean aukeratu behar izatean agertzen dira.
43. lerroa:
Datuen egiturak gordetzeko diskoko sustantziaz gain, eremu magnetikoak erabiltzen ditu. Irakurri nahiz idazteko garaian lenteak Z-CLV (Zone Constant Linear Velocity, Eskualdekako Abiadura Lineal Konstantea) teknologia erabiltzen du, honek diskoa lau eskualdetan banatzen duelarik. Eskualde bakoitzean abiadura konstantea da, baina ezberdina besteekiko.
 
DVD-RAM-ak 100.000 aldiz berridatzi daitezke eta datuek 30 urte iraunten dutela kalkulatzen da.
 
 
=== DVD-R/RW ===
[[Fitxategi:DVD.png|200px|righteskuinera|DVD-R diskoa]]
DVD-RW-a telebista eta PCrako DVD irakurgailu konbentzional gehientsuekin elkargarri da, eta erabilera bakar (DVD-R) edo anitzeko (DVD-RW) diskoak grabatzeko aukera ematen du. DVD-RW bat grabatzeko, hasi baino lehenago diskoa formateatu behar da eta, amaitutakoan, “itxi” egin behar da: horrek guztiak prozesua mantsotu egiten du. Pioner etxeak garatu zuen disko mota hau lehengoz 1997. urtean.
 
CLV (Constant Linear Velocity, Abiadura Lineal Konstantea) erabiltzen du datuak bai irakurri bai idazteko. Honek argi uzten du diskoaren erdialdean biratze abiadura askoz handiagoa izan behar dela, datu kopuru berdina igaro ahal izateko denbora tarte berean.
56. lerroa:
=== DVD+R/RW ===
 
DVD+RW, bere aldetik, DVD-RW baino 2,5 aldiz azkarrago da (ez da zertan diskoa hasieratu, ezta itxi ere), eta irakurgailuekiko elkargarritasun aldetik arazo gutxiago ematen du. Datuak 32 KB-eko paketetan gordetzen ditu, DVD-ROM eta DVD-Bideoetan bezala, alegia. Hauen edukiera berdina du, pistaren tamaina eta laserraren diametroa ere bera da. Grabazio soila egiteko, DVD+R sistema baliatzen du.
 
Philips etxe holandarrak garatu zuen formatua hau, Sony eta Hewlett-Packard-ekin batera. Lehen prototipoa 2000. urtean aurkeztu zuten eta salgai aurrenekoz 2001 urte bukaeran jarri zuten.