D. H. Lawrence: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''David Herbert Lawrence''' ([[Eastwood]], [[Nottinghamshire]], [[1885]]eko [[irailaren 11]] - [[Vence]], [[Frantzia]], [[1930]]eko [[martxoaren 2]]a) ingeles idazlea izan zen. [[Eleberri]]ak, kontakizun laburrak eta poesia landu zituen, bereziki, eta [[XX. mendea|XX. mendeko]] ingeles nobelagile nagusienetakoa izan zen.
 
Aita [[meatzaritza|meatzaria]] eta ama [[olerkigintza|olerkari]] eta irakaslea zituen. Amak bultzatuta hasi zen literaturan, eta 1911n eman zuen argitara lehen eleberria, ''The White Peacock'' (''Pauma zuria''). 1913an eman zuen bere lehen poesia-bilduma, ''Love Poems and Others'' (''Amodiozko poemak eta beste'') eta bere lehen eleberri handia, ''Sons and Lovers'' (''Semeak eta maitaleak''). Garrantzi handia eman zion Lawrencek erotismoari, eta arazoak izan zituen horrexegatik, 1915ean ''The Rainbow'' (''Ortzadarra''), hiru familiako kideen amodiozko harremanak kontagai zituen eleberria argitara eman zuenetik.
 
[[Tuberkulosi]]ak jota eta Ingalaterrako moralisten irainetatik ezin ihesirik bizi zela, erbestera jo zuen Lawrencek, eta Italian idatzi zituen obra ugari: ''The Rainbow'' (1915, ''Ortzadar''), ''Women in love'' (1921, ''Emakume maiteminduak''), ''The Lost Girl'' (1921, ''Neska galdua''). ''Kangaroo'' (1923, ''Kanguro'') idatzi zuen Australian, eta ''The Plumed Serpent'' (1926, ''Luma-sugea'') Mexiko Berrian. 1928an plazaratu zuen ''Lady Chatterley´s Lover'' (''Lady Chatterleyren maitalea'') eleberria, haren obra ezagunena, oso eskandalagarria izan zen, bertan amodio fisikoaren apologia egiten baitzuen, garai hartako arau moralen eta sozialen kontra. Bere burua babestu behar izan zuen Lawrencek ''Pornography and Obscenity'' (1929, ''Pornografia eta lizunkeria'') saiakeran. [[Tuberkulosi]]ak jota hil zen, 45 urte zituela.
12. lerroa:
 
{{bizialdia|1885eko|1930eko|Lawrence, D.H.}}
 
[[Kategoria:Erresuma Batuko idazleak]]
[[Kategoria:Literatura erotikozko idazleak]]