Letonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa:
Letonia iparraldeko Europan dago, [[Itsaso Baltikoa]]ren ekialdeko bazterrean. 64.589 kilometro koadroko eremua hartzen du<ref name="eremu"></ref>. Iparraldean [[Estonia]]rekin du muga (333 kilometro), ekialdean [[Errusia]] (332 km) eta [[Bielorrusia]]rekin (161 km), mendebaldean eta ipar-mendebaldean Baltikoarekin, eta hegoaldean [[Lituania]]rekin (544 km)<ref name="cia">{{erreferentzia |izenburua = The World Factbook: Latvia |argitaletxea = cia.gov |url = https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/lg.html |sartze-data = 2017-9-9}}</ref>.
 
Batez besteko garaiera oso apala da, lurraldearen hiru laurden 210 metrotik behera baitago; mendirik gorena [[Gaiziņkalns]] da, 311 metro baino ez duena. 498 kilometroko kostaldea du eta aintzira ugari barnealdean, milatik gora. [[LubansLubāns aintzira|Lubāns]] da aintzirarik handiena (80,7 kilometro koadroko eremua), eta [[DridzisDrīdzis aintzira|Drīdzis]] sakonena (65,1 metro sakon). [[Gauja]] eta iturburua Errusian duen [[Daugava]] dira ibai nagusiak. Basoek eremuaren %37 eta padurek %10 hartzen dute.
 
Goi latitudean egon arren, klima leuna eta hezea du Baltikoaren eraginez; udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak.