Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
213. lerroa:
[[Maximilien Robespierre|Robespierreren]] irudiko, Antzinako Erregimena erregearen esana zen, eta legea herriaren ondarea, [[Frantziako Iraultzako konstituzioak|Konstituzioaren]] araberako [[Zuzenbide estatu|Zuzenbide Estatua]] eta araua betetzea bihurtuta; Zuzenbide Estatu horrek, bada, erlijioa ordezkatu zuen, eta zuzenbide hori aginte politikoaren gainetik jartzen hasi zen.<ref>Rodriguez, F. 2014, 64, 72-73. or.</ref> Iraultza bihurtutako [[Despotismo Ilustratua|Ilustrazioaren]] balioek tokiko erlijio egiturei eraso egin zieten, eta horrek erreakzio bat piztu zuen euskaldun askoren artean, eraso hori beste gehiegikeria askori lotuta ikusi baitzuten, espedizio militarren eta liberalismoaren abusuak, adibidez. Robespierreren unibertsalismo eta Dantonen nazio frantses hertsatzaileak tokikoaren aldarrikapena piztu zuen, erlijio ohiturak ere tartean.<ref>Rodriguez, F. 2014, 63, 75. or.</ref> Alde horretatik, Hego Euskal Herrian erresistentziak erlijio-gurutzada kutsua hartu zuen eta, harekin batera, sentimenduen espainiatartze bat, Konbentzioko frantsesen [[ateismo]]ari aurkajarria (askotan propagandaren eraginez, okupatu gabeko eskualdeetan).<ref>Kasper, Michael (1992). 27-30. or.</ref>
 
Beste eragin bat erbestea eta armadaren intsumisioa izan zen. Bi horiek areagotu egin ziren Konbentzioaren Gerraren ondoren, foru sistema hondatu eta [[Nazio-estatu|nazio estatuek]] indar handiagoa hartu ahala. Ipar Euskal Herrian hainbat herritarrek [[Pirinioetako Errege LegioaLegio Katolikoa (Konbentzioaren Gerra)|Saint Simongo markesaren Errege Legioarekin]] borrokatu zuten. Beste batzuek, euskal idazleak ere tartean (elizgizonak askotan), Hego Euskal Herrira ihes egin zuten: [[Martin Duhalde]] (1733-1804), [[Andre Baraziart]] (1738-1826), [[Salvat Monho]] (1749-1821) eta [[Jean Robin]] (1738-1821); iheslariok [[Oiartzun]] inguruan finkatu ziren.<ref>Rodriguez, F. 2014, 64, 75-78. or.</ref> Era berean, Gipuzkoan, [[Pedro Antonio Añibarro]] idazle bizkaitarra [[San Joan Bataiatzailearen komentua (Zarautz)|Zarauzko komentuan]] atxilotu eta Baionara espetxeratu zuten; [[Juan Bautista Agirre]] [[Asteasu]]ko erretore eta idazleak [[Oñati]]n hartu zuen aterpe. Pirinioez iparraldeko idazleen isuriak erreakziozko euskal literatura hauspotu zuen Hego Euskal Herrian, hiru hamarkadatan euskaraz argitaratu gabe egon ondoren: [[Juan Antonio Mogel]] (1745-1804), [[Bizenta Mogel]] (1782-1854), Pedro Antonio Añibarro, Juan Bautista Agirre, etab. Haietako idazlan asko [[Frantsestea]]ren ondoren plazaratu ziren.<ref>Rodriguez, F. 2014, 64, 75-78. or.</ref><ref group="oh">Hogeita hamar urtetik gora euskaraz argitaratzeko oztopo handiak jasan ondoren, [[Pedro Pablo Abarca de Bolea]] Madrilgo Errege Gorteko ministroak hala ezarrita; bakarrik [[Juan Antonio Ubillos]]en ''[[Cristau doctriñ berri-ecarlea]]'' argitaratu zen aldi horretan; ikus Rodriguez, F. 2014, 64, 75-76. or.</ref>
 
==Oharrak==