Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskal Herriko -> Euskal
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
71. lerroa:
[[File:Sare_Larralde.JPG|thumb|[[Jondoni Martine eliza (Sara)|Sarako Jondoni Martine elizako]] plaka oroigarria]]
[[File:Chauvin_Dragon_Donibane_Lohizune.png|thumb|Konbentzioak hainbat herriri aldatu zien izena, baita Donibane Lohizuneri ere: Chauvin-Dragon]]
Elizetan bildu zituzten biztanleak, gizon zein emakume, gazte zein zahar, 3.000 inguru;<ref>Watson, C. 2003, 56-57. or.</ref> kopuruei buruz, hala ere, askotariko estimazioak eman dira, gutxiago ere izan zirelakoan, orduko biztanleria kopuruaren arabera. Donibane Lohizunen eta Ziburun, Societé Révolutionnaire sortu berriko kideek irainka eta harrika hartu zituzten ilaran heldutakoak. Iparraldera bidean, herritar gehiago bildu zitzaizkien. 1794koa negu hotza izan zen, eta deportatuak ugari hil ziren bidean, bereziki zahar eta gazteenak.<ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 39-41</ref> Deportazio ilarako herritarrak hainbat departamendutan banatu zituzten [[Landak|Landetan]], [[Bearno|Bearnon]], [[Pirinio Garaiak|Pirinio Garaietan]], [[Gers]] eta [[Lot-et-Garona|Lot-et-Garonan]]. Hor, agintari iraultzaileen maiatzaren 24ko agindu batek hala ezarri baitzuen, erabilera publiko eta pribatuko lanetan jarri zituzten lanean. Elizetan pilatzen zituzten (229 [[Capbreton|Capbretonekoan]]), hotzean, janaririk gabe, arrotzen artean, eta agintari etsaiek zelataturik; handik irteteko debekua zuten.<ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 39-41</ref>