«Cristina Garmendia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(biografia infotaula automatikoa eta beste)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Cristina Garmendia Mendizabal''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1962]]ko [[otsailaren 21]]a) [[biologo]]a eta [[enpresaburu]]a da. Militantzia politiko ezagunik gabekoa, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministro izendatu zuten, 2008ko apirilean, IX. Legealdian, [[José Luis Rodríguez Zapatero]]ren gobernuan.<ref>{{es}} ''Carme Chacón será ministra de Defensa y Cristina Garmendia, de Innovación''. El País. 2008-04-11. http://elpais.com/elpais/2008/04/11/actualidad/1207901836_850215.html</ref>  2015etik aurrera, Berrikuntzarako Cotec Fundazioko presidentea da. 
 
[[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa|Madrilgo Unibertsitate AutonomoAutonomoko]]ko biologian doktorea da. Ministro izendatu aurretik, [[Inbiomed Fundazio]]ko eta [[Bioenpresen espainiako elkarte|Bioenpresen Espainiako ElkarteElkarteko]]ko presidentea izan zen. [[2000]]. urtean  [[Genetrix]], bioteknologia sektoreko enpresa eta YSIOS arrisku-kapitaleko osasun eta bioteknologian espezializatutako enpresa sortu zituen. [[Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioa|Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioko]] kidea ere zen. Gobernua utzi eta gero, Cristina Garmendiak bere enpresa-jarduerari ekin dio berriz ere, YSIOS eta Genetrix-eko akziodun bezala, baita aholkulari kontseilu publiko eta pribatuetako kide bezala, besteak beste, [[Kolonbia]]ko Gobernuarentzat.   
 
== Bizitza ==
[[1962]]an jaio zen [[Donostia]]n ([[Euskal Herria]]). 18 urte zituela [[Biologia]] ikasketak hasi zituen [[Sevillako Unibertsitatea]]n, [[Genetika]] espezializazioan lizentziatu zen.
Ondoren, Madrilera joan zen, eta [[1980]]ko hamarkadatik aurrera bertan bizi da.
Madrilen [[CSIC]]en doktoretza ikasketak burutzen zituen bitartean, [[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa]]n irakasle laguntzaile bezala aritu zen, [[Genetika]] eta Biologia Molekularra Sailetan.
Biologia molekularrean doktoratu zen, [[Margarita Salas]]en zuzendaritzapean [[1989]]an, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
 
Bere formakuntza akademikoa, [[1992]]an osatu zuen, [[Nafarroako Unibertsitate]]ko [[IESE]]n [[Executive MBA]] burutu ondoren.
 
== Ideologia ==
PSEekoa ez dela adierazi duen arren, [[2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|Patxi Lopezen gobernuaren]] aldekoa izan zen. [[Ibarretxe Plana]], Garmendiaren iritziz astakeria bat zen, ez zen konponbidea eta euskal herritarrak banatzeko baino ez zuen balio. Beharrezkoa ez zen gauza bat izateaz gainera kaltegarria zen.<ref>Garmendia dice que el empeño de Ibarretxe en la consulta divide al País Vasco. Público. 5/09/2008 http://especiales.publico.es/hemeroteca/148834/garmendia-dice-que-el-empeno-de-ibarretxe-en-la-consulta-divide-al-pais-vasco</ref> Cristina Garmendiaren iritziz, [[Euskadi]]k berrikuntza teknologikoa izateko biderik errazena EAJ oposiziora bidaltzea zen.<ref>La mayor innovación pasa también por una sana alternancia en Euskadi. El Correo http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080608/sociedad/mayor-innovacion-pasa-tambien-20080608.html</ref>
 
Aldi berean, berrikuntza teknologikoaren [[transferentzia]] eskatzea bere ustez, etorkizuna eraikitzen ez zuen eskari bat egitea zen. Nahiz eta transferentziari buruz hori esan, lau hilabete beranduago, [[EAJ]] eta [[PSOE]]ren arteko negoziaketen ondorioz, Euskadik, [[Gernikako Estatutua]]n idatzita zegoen transferentzia jaso zuen 2008ko urrian.<ref>[http://www.diariovasco.com/20081027/al-dia-sociedad/euskadi-ciencia-competencia-20081027.html «En Euskadi la ciencia es competencia»], ''Diario Vasco''</ref>
 
== Sariak eta errekonozimenduak ==
 
* Karlos III. Ordenaren Gurutze Handia (2011ko abenduraren 30a).<ref>Real Decreto 2095/2011, de 30 de diciembre, por el que se concede la Gran Cruz de la Real y Distinguida Orden Española de Carlos III a doña Cristina Garmendia Mendizábal</ref>.
* Donostiako Urrezko Danborra. (2008ko urtarrilaren 20a)<ref>La científica Cristina Garmendia, Tambor de Oro 2008. El Diario Vasco. http://www.diariovasco.com/20071203/local/san-sebastian/cientifica-cristina-garmendia-tambor-200712032020.html</ref>
* Ohorezko Kolegiatua Andaluziako Biologoen Elkargo Ofiziala.-www.cobandalucia.org- (17 de diciembre de 2010)
 
== Erreferentziak ==