Txikipedia:Ludwig van Beethoven: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
.
[[Fitxategi:Beethoven.jpg|thumb|300px|Beethoven, 1820ko erretratu batean.]]
'''Ludwig van Beethoven''' [[Txikipedia:Alemania|Alemanian]] jaiotako musikagile, [[Txikipedia:Orkestra-zuzendari|orkestra-zuzendari]] eta pianojole bat izan zen. [[Txikipedia:Bonn|Bonn]] hirian jaio zen, 1770eko abenduaren 16an eta [[Txikipedia:Viena|Vienan]] hil zen, 1827ko martxoaren 26an. Bizitzan zehar lan asko konposatu zituen, bederatzi [[Txikipedia:Sinfonia|sinfonia]] barne.
 
==''Bizitza''==
''Oso gazterik hasi zen musikara zaletzen, eta aitak berak irakatsi zion; oso dohain handiak zituen eta aitak ume prodigio bat bihurtu nahi izan zuen. Horrela, bere garaiko musikako pertsonaia garrantzitsuak ezagutu zituen.''
 
''Hamabi urte zituelarik argitaratu zuen bere lehen musika-lana, eta hamalau urterekin [[Txikipedia:Kolonia|Koloniako]] printzearen gorteko organista bihurtu zen.''[[Fitxategi:Beethoven.jpg|thumb|300px|Beethoven, 1820ko erretratu batean.]]
'''''Ludwig van Beethoven''' [[Txikipedia:Alemania|Alemanian]] jaiotako musikagile, [[Txikipedia:Orkestra-zuzendari|orkestra-zuzendari]] eta pianojole bat izan zen. [[Txikipedia:Bonn|Bonn]] hirian jaio zen, 1770eko abenduaren 16an eta [[Txikipedia:Viena|Vienan]] hil zen, 1827ko martxoaren 26an. Bizitzan zehar lan asko konposatu zituen, bederatzi [[Txikipedia:Sinfonia|sinfonia]] barne.''
 
''1787an, Vienara bidali zuten eta han [[Txikipedia:Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]] ezagutu zuen. Hiri hartan hobetu zuen bere prestakuntza musikala, hainbat kontzertu eman eta ospe handia irabazi zuen berehala.''
 
''Gorra gelditzen hasi zen 26 urterekin eta 1815erako erabat gortuta zegoen, baina horrek ez zion galarazi musika egiten jarraitzea. Hala ere, nortasuna aldatzen joan zitzaion, apurka-apurka gizon bakarti eta izaera txarrekoa bihurtzen joan zen zahartu ahala. Horregatik, Beethovenek erdi gortuta zegoela edo bere musika eta beste inolako soinurik entzuteko gauza ez zela konposatu zituen bere lan gehienak.''
 
==''Musika-lanak''==
[[Fitxategi:Beethoven - Piano sonata in C minor (opus 111), movement 1.ogg|thumb|left|''Pianorako sonata do minorrean'', Opus 111]]
''Gaur egungo [[Txikipedia:Europar Batasunaren ereserkia|Europar Batasunaren ereserki]] ofiziala, Beethovenek 1823an konposatu zuen [[Txikipedia:Beethovenen 9. sinfonia|9. sinfoniako]] azken mugimenduan (''Alaitasunari oda'') oinarrituta dago.''
 
''Beethoven historiako konposatzailerik handienen artean dago. [[Txikipedia:Piano|Piano]] hutserako 32 sonata konposatu zituen, hamar sonata [[Txikipedia:Biolin|biolinerako]], bost sonata [[Txikipedia:Biolontxelo|biolontxelorako]] pianoz lagunduta eta bost kontzertu piano eta [[Txikipedia:Orkestra|orkestrarako]].''
 
''Bederatzi sinfonia idatzi zituen. Bederatzigarrenean, giza ahotsa erabili zuen [[Txikipedia:Friedrich Schiller|Federico Schilleren]] ''Alaitasunari Oda'' testuari musika jartzerakoan. Oso garrantzitsuak dira bere hamazazpi harizko laukoteak. Beethovenen sinfoniarik ospetsuena bosgarrena da.''
 
[[Kategoria:Txikipedia:Musikagileak]]