Country: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.37.209 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Thatdee69 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Country''' musika ('''country & western''' ere deitua) [[1920ko hamarkada]]n [[Hegoaldeko Estatu Batuak|Estatu Batuetako hegoaldeko]] landa lurretan eta [[Kanada]]ko kostaldeko probintzietan sortu zen musika estiloa da. [[Europa]]r etorkinen jatorrizko herrialdeko musika [[folk musika|folkloriko]] ezberdinak ([[irlanda]]rra batez ere) eta jadanik bertan erroturik zeuden korronteen ([[blues]]a, [[gospel musika|gospela]]) nahastetik sortu zen. "Country" izendapena 50ko hamarkadan sortu zen, [[Rock and roll|Rock and Rollaren]] elementu batzuk hartu zituen garaian, eta 1970ko hamarkadarako alde batera gelditua zen musika mota horren jatorrizko izena, ''hillbilly'' alegia.
 
Country tradizionala batez ere [[hari instrumentu|sokazko instrumentuez]] jotzen zen, gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxuarekin, baina askotan sartu ohi ziren akordeoia eta armonika tartean. Country modernoan instrumentu elektronikoak erabiltzen dira: gitarra elektrikoa, baxua, teklatuak...
 
Denbora joan ahala, garai ezberdinetako korronteetatik edan du estiloak, Ameriketako historiaren musikez adabaki ugari dituela esan daiteke, beraz. Hori dela eta, Country musikak aldaera asko ditu, leku eta aldi ezberdinetan sortuak, honakoak lirateke haietako batzuk: Bluegrass, alternative Country, Country folk, Country pop, Country rock, Cowpunk, Hillbilly (''Old time'' edo ''Appalachian folk''), Honky Tonk, Tennessee Sound, Rockabilly, Outlaw country,...
 
== Country musikari ospetsuak ==
* [[Woody Guthrie]] ([[1912]]-[[1967]]).
* [[Hank Snow]] ([[1914]]-[[1999]]).