Constantin Brâncuși: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Bizitza eta obra ==
Errumaniako hegoaldean jaio zen. Hamaika urterekin, gurasoen etxetik alde egin zuen. Alderrai ibili zen, lanbide askotan lan eginez, harik eta [[1894]]an [[Craiova]]ko Arte eta Lanbide eskolan sartu zen arte. Han lau urte egin ondoren, [[1898]]an [[Bukarest]]eko Arte Ederren eskolan egin zituen gero ikasketak<ref name=guggen>[http://www.guggenheim.org/new-york/collections/collection-online/artists/bios/698 Constantin Brancusi] Guggenheim.org</ref>. [[1892]]an, hamasei urterekin, Medikuntza eskolako gorpu baten gihar bakoitzaren moldea eginez, [[buztin]]ezko ''écorché'' bat egin zuen (gizon baten estatua, azala kenduta giharrak erakusteko), anatomia-ezagutza sakonak zituela adierazten zuena. [[1904]]an Parisa abiatu zen oinez, han hartu zuen bizilekua, plater-garbitzaile ari izan zen bolada batean, eta lantoki bat antolatu zuen, berehala garai hartako idazle eta artista ospetsuenak erakarriko zituena: [[Marcel Duchamp]], [[Man Ray]], [[Erik Satie]], [[Henri Rousseau]]<ref>Albrecht BARTHEL: [http://www.arch.columbia.edu/files/gsapp/imceshared/gjb2011/V3N2_Atelier_Brancusi_Barthel.pdf The Paris Studio of Constantin Brancusi: A Critique of the Modern Period Room] Arch.columbia.edu</ref>, [[Tristan Tzara]], [[Ezra Pound]], [[James Joyce]]... [[Auguste Rodin]] ezagutu izanak bere lanean eragin handia izan zuen.
 
Parisa iritsi eta handik hiru urtera harri eta zur utzia zuen arte-giroa ''Otoitza'', Errumaniako hilerri baterako egin zuen monumentu hieratiko eta soil-soilaz. [[1907]]an, orobat egin zuen neska gazte baten burua, harriz landua, eta [[1909]]rako iritsia zuen jadanik bere artearen betetasuna.
55. lerroa:
 
{{bizialdia|1876ko|1957ko|Brancusi, Constantin}}
 
[[Kategoria:Errumaniako eskultoreak]]