Circle of Friends: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Circle of Friends''' ([[euskara]]z "Lagun Taldea") [[1995]]eko [[Pat O'Connor]] [[zinema zuzendari]]aren [[film (zinema)|filma]] bat da. [[Maeve Binchy]] idazlearen ''Circle of Friends'' eleberrian oinarritua dago. [[Chris O'Donnell]], [[Minnie Driver]], [[Saffron Burrows]], [[Alan Cumming]] eta [[Colin Firth]] aktoreek antzeztu zuten.
 
== Argumentua ==
{{argumentua}}
Filma [[1950eko hamarkada]]ko [[Irlandako Errepublika]]n girotua dago eta Bernadette "Benny" Hogan ([[Minnie Driver]]) eta bere lagumin diren Eve Malone ([[Geraldine O'Rawe]]) eta Nan Mahon-en ([[Saffron Burrows]]) bizipenak kontatzen ditu. Hasieran heuren haurtzaroa agertzen da, hain zuzen ere jaunartzean: Benny alaba bakarra da, bere gurasoek guztiz maitatua, Eve lekaimeek hezitu duten umezurtza da, eta Nan txiroa da baina bere edertasunari esker nesken artean nabarmentzen da.
8. lerroa:
Urte batzuk beranduago Benny jada [[Dublin]]go unibertsitateko ikaslea da, bertan Benny Jack Foley ([[Chris O'Donnell]]) gazte galaiaz maitemintzen da, ikasteaz gain [[hamabosteko errugbi|errugbian]] jokatu eta bere aitaren ibilbidea jarraitzen saiatzen ari den mediku baten semea, nahiz eta lanbide horrek gehiegi konbentzitu ez. Neskek [[Dublin]] bisitatzen dute, Nan neska heldu eta sofistikatua da, bere edertasunaz gizonak txoratzeko gai dela jabe da, Simon Westward ([[Colin Firth]]) aberatsarekin harremana hasten du. Bienbitartean, Eve Aidanez ([[Aidan Gillen]]) maitemindu eta bikotekide egiten dira.
 
Benny katolikoa denez ezkontza aurreko sexu harremana izateari uko egiten dio, hau Jacki ez zaio gustatzen, bitartean Nanek Simonek zinez maite duela uste du, aurrera pausoa emanez. Bennyren aita hil egiten da, hortaz unibertsitatea eta Jack ikusteari laga eta bere jaioterrira itzultzen da, han aita zenaren jostundendaz arduratzeko, bertan Sean Walsh ([[Alan Cumming]]) itxura eta izatea nazkagarriak dituen gazte ergela zain du, Bennyrekin ezkondu nahizik.
 
Nan haurdun gelditu eta Simonek bertan behera uzten du, trukean Ingalaterrara bidaiatu eta han abortatzeko dirua emanaz. Erabat etsituta, Nan tabernara joaten da, han Jack mozkortuta topatuko du, Nan harekin oheratzen saiatuko da ondoren itxaroten ari den haurraren aita Jack dela esateko, biak ezkontzera behartuarazi. Jackek erabat engainaturik baiezko ematen du, ustez ohoregarriagoa delakoan, eta Bennyri dena kontatzea erabakitzen du, Benny oso atsekabetua gelditzen delarik.
18. lerroa:
Jackek Benny berreskuratu asmoz hura bisitatuko du, baina hau ez da mutila berehala barkatzeko prest azaltzen eta bere konfidantza berreskuratzeko denbora asko pasatu beharko dela erraten dio. Jackek bere pazientzia eta apaltasuna agertzen dizkio, eta azkenik, Benny baiezkoa eman eta Jacken maitasun eta ezkontza proposamenak onartuko ditu.
 
== Pertsonaiak ==
* [[Chris O'Donnell]]: Jack Foley
* [[Minnie Driver]]: Bernadette 'Benny' Hogan
33. lerroa:
* [[Jason Barry]]: Nasey Mahon
 
== Kokapena ==
Filma [[Burnham Beeches]] udalerrian ([[Buckinghamshire]], [[Ingalaterra]]), [[Dublin]] eta [[Kilkenny konderria|Kilkennyko konderria]] ([[Irlandako Errepublika]]) filmatua dago.<ref>[http://www.imdb.com/title/tt0112679/locations kokapenak IMDb webgunean] {{en}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
<references/>
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.imdb.com/title/tt0112679/ Circle of Friends filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}