Kaxinawa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea sortu
(Ez dago alderik)

16:27, 13 otsaila 2019ko berrikusketa

Kaxinawa (Huni Kui izenaz izendatzen dute heuren burua) herria Brasilgo Acre eskualdeko hizkuntza komunitaterik jendetsuena da, ia 4.000 lagunekin. Asentamendu sakabanatuak dira, maiz euren arteko harreman handirik gabekoak. Hezkuntza indigenan hamarkada pare bateko ibilbide erreferentziazkoa dute eta hezkuntzaren bitartez haien jatorrizko hizkuntza den Hancha Kuin hizkuntza biziberritzeko lanetan ari dira. Horrez gain, etnomedikuntza oso errotuta dago euren gizartean. Hala ere, aldizkako gatazkak dituzte oraindik ere kolono berriekin.