Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
227. lerroa:
[[Fitxategi:Korrika 12 (6714960545).jpg|thumb|[[Korrika]] [[Amara Berri]]n zehar]]
[[Fitxategi:Maria_cristina_zubia_autobus_geltokia_lanak_2014.jpg|thumb|Donostiako [[Maria Kristina zubia]], bus-estazio berria eta [[Tabakalera]], eraikuntza-lanetan]]
1979ko ekaineko hauteskundeetan, [[EAJ]]ko [[Jesus Maria Alkain]] izan zen Donostiako alkate hautatua, demokratikoki aukeratutako lehenengoa eta lehendabiziko abertzalea. Hala ere, urte hauek beheraldi urteak izan ziren, ekonomiaren gainbehera tartean, gatazka eta indarkeria sozio-politiko handikoak eta hirigintza zabar eta zekenekoak. 1980an, [[Donostiako Zinemaldia]]k A mailako izateari utzi zion 1985 arte. [[Gernikako Estatutua]]ri buruzko bozketan, gehiengo handiak eman zion baiezkoa Donostian (% 90,3), % 59,70eko partaidetzaz. 1981ean, [[Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna|Itun Ekonomikoa]] berrezarri zen [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian]] bezala bestalde.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 170. or.</ref> Gertaera garrantzitsu horiek jazotzen ziren bitartean, futbolean herritarrak poz batean ziren [[Real Sociedad|Errealak]] 1980, 1981 eta 1982. urteetan [[Espainiako futbol ligako lehen maila|Espainiako Ligan]] irabazitako postuekin, inoiz lortutako onenak. 1983ko maiatzeko hauteskundeetan, EAJk berretsi egin zuen bere nagusitasuna Donostian, eta [[Ramon Labaien]] hasi zen alkate-lanetan. RamonAlkateak Labaienekgogoz ekin zion Donostia berriz [[turismo]]rako helmuga berriz bihurtzeari gogoz ekin zion, eta hainbat ospakizun bultzatu zituen, adibidez, [[Donostiako Musika Hamabostaldia|Musika Hamabostaldia]], Zinemaldia, [[Donostiako Aste Nagusia|Aste Nagusia]] eta abar. [[Auzo-elkarte]]ek ere protagonismo handiagoa hartu zuten udalean.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 173. or.</ref> HalaAldi ereberean, baina, istilu larriak urteroko kontua bihurtu ziren [[Donostiako Aste Nagusia|Aste Nagusiko]] [[Salbeko prozesioa]]n istilu larriak urteroko kontua bihurtu ziren.
 
1987tik aurrera, [[Eusko Alkartasuna|EA]]ko [[Xabier Albistur]]ren etorrerak mikaztu egin zituen auzoekiko harremanak, bereziki [[gaztetxe]]en mugimenduarekin, [[A-15|Leitzarango autobidea]]ren gatazka puri-purian zen unean. 1991n, alkate abertzaleen 12 urteko aldia amaitu zen, [[PSOE]]ko [[Odon Elorza]] gailendu baitzen hauteskundeetan, Donostiako inoizko alkate gazteena. Hirigintza eta zerbitzuen hainbat proiektu estrategikori heldu zien hurrengo hamarkadan, hala nola, [[Untzi Museoa]], [[Koldo Mitxelena Kulturunea]], [[Zurriola hondartza]] eta [[Kursaal]] berria, baita hainbat kirol-ekitaldi garrantzitsu sortu ere, batzuk nazioarteko ospea hartu zutenak.<ref>1992an, [[Frantziako Tourra|Frantziako Itzulia]] Donostian hasi zen; 1993an, Munduko Maratoi Lehiaketa; etab.; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 175-176. or.</ref> Alkateak Salbeko prozesioa bertan behera uztea erabaki zuen eta, aldi berean, 1993an [[Ertzaintza]]k [[Espainiako Polizia Nazionala]] ordezkatu zuen Donostiako zaintza-lanetan. 1993an, ETAk [[Partido Popular|PP]]ko [[Gregorio Ordoñez]] zinegotzia hil zuen, oihartzun handiko erasoa.<ref>Ondorioz, ETAren kontrako bake-taldeak sortu ziren. Kaleko tentsioa zerbait baretu arren, ez zen desagertu: [[ETA]] zilegitzat jotzen hasi zen politikariak ere hiltzea, eta [[Euskal presoen sakabanaketa|espetxe politikaren]] eta [[Kontrainsurjentzia Euskal Herrian|gerra zikina]]ren kontrako mobilizazioak ez ziren eten, adibidez, [[Lasa eta Zabalaren hilketa|Lasa eta Zabalaren gorpuen aurkikuntza]]ren inguruan.</ref>