Chiang Kai-shek: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Funtzionario baten semea zen. 1906an Akademia Militarrean sartu zen eta urtebete geroago Sun Yat-Sen ezagutu zuen Tokion. 1911n mantxuen dinastia egotzi zuen iraultzan parte hartu zuen. 1923an estatu nagusiko buru izan zen Sun Yat-Senek Kantonen eratu zuen gobernuan. [[Sun Yat-sen]]en heriotzaren ostean ([[1925]]), [[Kuomintang]] alderdiaren buru bihurtu zen. Komunisten aurka gogor ekin zion, 1927an Shanghaiko hilketarekin amaituz. Herrialdea batzeko asmoz, gerra-jauntxoen aurkako borrokaren liderra ere izan zen. Garaipena lortuta, [[Taiwan|Txinako Errepublikako]] gobernuburu bihurtu zen [[1928]]an. Errepublikako lehendakari hautaturik, 1931n diktadura militarra ezarri zuen. Berriro komunistei eraso zien, hauek 1934an Ibilbide Luzea deitua egitera behartuz. 1937an japoniarrak Txinaz jabetzeko mehatxuak komunistekin fronte nazionala osatzera behartu zuen. Japoniarren okupazioaren denboran bere errejimenak eskuin muturrerantz jo zuen. Gerra amaitu ondoren, 1946ko udaberrian eraso orokorra jo zuen komunisten aurka. 1949ko abuztuan, komunistak lurralde osoaz jabeturik, boterea galdu eta [[Taiwan]]-era alde egin behar izan zuen.
Uharte hartan Txina Nazionalista izeneko errepublika eratu zuen Estatu Batuen laguntza militar eta ekonomikoarekin. Hil artean lehendakari hautatua izan zen 1950, 1954, 1960, 1966 eta 1972. urtean. Hor, hil arte ([[1975]]) jarraitu zuen Txinako Errepublikako presidentearen titulua eramaten.
 
12. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1887ko|1975eko|Chiang, Kai-shek}}
 
[[Kategoria:Txinako militarrak]]
[[Kategoria:Txinako politikariak]]