Charpy-ren talka-saiakuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kategoria:Materialen zientzia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{wikitu}}
Material bat karakterizatzeko beharrezkoak diren ezaugarrien artean zailtasuna dago. '''Charpy-ren talka-saiakuntza''' erabiltzen da materialen zailtasuna esperimentalki kuantifikatzeko. Zailtasunak materiala hautsi aurretik xurga dezakeen  energia-kantitatearen balioa adierazten du.
 
Charpy-ren talka-saiakuntzan, makinan honako atal nagusi hauek bereizten dira: 
16. lerroa:
''“Energia ez da sortzen ezta xahutzen, transformatu baizik”.''
 
Energiaren kontserbazio-printzipioaeta saiakuntzan eragiten duten faktore bakarrak altuera-diferentzia eta makinaren funtzionamenduak eragindako marruskadurak direla kontutan hartuz, honako adierazpena lortuko dugu: 
 
<math>E_{p1}=E_{p2}+E_{marruskadura}+E_{xurgatutakoa}
56. lerroa:
Charpy saiakuntza EN 10045-1 arau europarraren arabera normalizaturik dagoen entsegua da. Arauak saiakuntza ondo gauzatzeko bete behar diren hainbat espezifikazio eta jarraitu beharreko prozedura azaltzen ditu, parte hartzen duten faktore ezberdinak aztertuz. Ondoren, arau honetan oinarriturik, saiakuntza on bat gauzatzeko kontuan hartu beharrekoak laburtuko ditugu, jarraitu beharreko pausuak adieraziz. 
 
Hasteko, aztertu nahi dugun materialaren probetak lortu beharko ditugu. Probeta hauek ezin dira edozein formakoak izan. Saiakuntza ondo egiteko probetek neurri zehatz batzuk izan beharko dituzte EN 10045-1 araudiaren arabera. Lehenik, materialetik  55x10x10 mm-ko dimentsioak dituen probeta mozten da.
 
Hau egin eta gero, probetari arteka bat egiten zaio.Talka gertatzean, probeta artekatik apurtuko da. Entseguan aztertzen ari garen materiala kontuan hartuz, artekak bi motakoak izan daitezke: Probetaren materiala hauskaitza bada,  triangelu-formakoa ("V" itxurakoa) izan ohi da, bestalde, hauskorra izatekotan egindako arteka karratu forma ("U" itxurakoa) izango du. Adibide gisa, altzairuzko probetei egindako arteka triangelu itxurakoa izaten da, eta burdinurtuei egindakoa, ordea, karratu formakoa. 
73. lerroa:
== Saiakuntza baten adibidea ==
 
Charpy-ren talka-saiakuntza ondo ulertzeko, adibide erreal bat azalduko dugu. C45E altzairuzko hiru probeta erabili dira tenperatura ezberdinetan: Lehenengoa giro-tenperatuan, bigarrena 100&nbsp;°C-etan eta azkenik, hirugarrena, 220&nbsp;°C-etan. Eginiko hiru saiakuntza horietan lortutako balioak honako taulan ikus ditzakegu:
 
{| class="wikitable"
110. lerroa:
Hiru saiakuntza soilik egin ditugunez, zaila da datu hauekin kurba zehatza lortzea. Baina probetei erreparatuta, zenbait desberdintasun antzematen dira euren gainazaletan. 
 
·        21º&nbsp;°C-ko probetan haustura guztiz hauskorra eman da. Ez da inolako deformazio plastikorik antzematen. Haustura-planoa guztiz zuzena izan da, eta haustura-gainazala kristalinoa da. Hau gehienbat, tenperatura horretan irristapen-sistema nahikorik ez dagoelako ematen da. Edota dislokazioak ezin direlako azkar nahiko higitu, eta beraz, plano kristalografiko trinkoei jarraituz haustura, edo dekohesioa, ematen da.
 
·        200º&nbsp;°C-ko probetan, aldiz, haustura harikorra gertatu da. Apurtu aurretik probeta plastikoki deformatu dela ikusten da, alboetan batez ere. Probetaren aldeetan ez dira ebaketa zuzenak ikusten, eta haustura-gainazala haritsua da. Tenperatura altuetan, dislokazioen higiduraren ondorioz materiala plastikoki deformatzen da. 
 
·        100º&nbsp;°C-ko probetan, berriz, haustura tartekoa da. Azalaren zentroan, haustura hauskorra ematen da, baina bere inguruan, haustura harikorra gertatu da.
 
<math>