Charles Trenet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Charle Trenet''' ([[Narbona]], [[Frantzia]], [[1913]]ko [[maiatzaren 18]]a - [[Créteil]], Frantzia, [[2001]]eko [[otsailaren 19]]a) [[frantses]]ezko [[abeslari]]a, [[musikagile]]a eta [[olerkigintza|poeta]] izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Bigarren mailako ikasketak [[Perpinyà]]n egin zituen, eta [[Berling]]o (1928) eta [[Paris]]ko (1930) arte-eskoletan ikasi zuen. [[Dekorazio]]-arteetan lan egitea zen Treneten asmoa. [[Joinville]]ko zinema-estudioetan hasi zen lanean margolari gisa, eta aldi berean, abestiak idazten zituen. [[Johnny Hess]]ekin bikote bat osatu zuen eta 1936. urtera arte aritu ziren elkarrekin; urte horretan Trenet [[soldadutza]]ra joan zen.
 
Bitarte horretan [[abesti]]ak idazten jarraitu zuen, horien artean ''Y'a d'la joie'' ospetsua. Abesti horrek berebiziko bultzada eman zion Treneten karrerari, eta [[Maurice Chevalier]]ren laguntzaz debuta egin zuen Parisko kasinoan.
 
1938an sari bat eman zioten ''Boum'' abestiarengatik. Bere abesti askok [[poesia surrealista]]ren kutsua dute, eta munduaren bere ikuspegia erakusteko bidea dira. Bere ospeak mugak gainditu zituen; horren erakusgarri, ''La mer'' (1945) abestia Tokio irratiko sintonia gisa erabili izana. Milaka abesti eta [[eleberri]] ugari idatzi zituen, eta [[margolaritza|pinturan]] ere aritu zen. 1979an Arte eta Letretako Frantziako Saria lortu zuen.