Charles Macintosh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Xirkan wikilariak «Charles Mackinstosh» orria «Charles Macintosh» izenera aldatu du
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
5. lerroa:
Charles Macintosh [[Glasgow]] hirian jaio zen. Bere lehen lana bezeroen arretako bulego batean izan zen. Gaztaroan beti gordetzen zuen denbora [[zientzia]]k ikasteko, bereziki [[kimika]]. Bere lanbidean ez zuen etsi, eta hogei urterekin produktu kimikoak manufakturatzen hasi zen. Arlo horretan, laster lortu zuen arrakasta, eta produktu berriak asmatu ere egin zituen. Nafta izeneko [[mundrun]]aren azpiproduktuarekin egindako esperimentuei esker, ehun iragazgaitzak asmatu zituen. Bi oihal geruza [[kautxu]]z itsastea zen asmakizun horren oinarria; naftaren bitartez lortu zuen kautxua disolbagarri izatea. Egin zituen kimika aurkikuntza ugariengatik, [[1823]]an [[Royal Society]]ko bazkide bilakatu zen<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclop%C3%A6dia_Britannica/Macintosh,_Charles|izenburua=Macintosh, Charles |argitaletxea=1911 Encyclopædia Britannica, en.wikisource.org |sartze-data=2016-12-29}}</ref>.
 
Charles Macintoshek 1823an patentatu zuen bere [[zira]] eta ''Mackintosh'' izena eman zion. Zira ''Charles Macintosh and Co. of Glasgow'' izeneko ehun-lantegiko produktuetako bat izan zen. [[1824]]an, Sir [[John Franklin]]ek ''Mackintosh'' zira erabili zuen [[Artiko]]rako espedizioan; [[Britainia Handi]]ko gudarosteak ere baliatu zuen. [[1830]]. urtean, ''Charles Macintosh and Co. of Glasgow''-ek bat egin zuen [[Thomas Hancock]] zientzilariaren konpainiarekin. Biek elkar ezagutzen zuten, Hancockek ere [[1819]]tik aurrera ibili zelako kautxuarekin esperimentuak egiten.
 
== Erreferentziak ==
12. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1766ko|1843ko|MacKintosh, Charles}}
 
[[Kategoria:Eskoziako kimikariak]]
[[Kategoria:Eskoziako asmatzaileak]]