Gobernuz kanpoko erakunde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
No edit summary
6. lerroa:
Bestalde, gutxiago garatuta dauden herrialdetan —esaterako, [[Afrika]]n, [[Asia]]n eta [[Latinoamerika]]n—, neurri txikiagoko talde eta erakunde ugari sortu dira; beren ingurunean bizi-kalitatea hobetu nahi duten herri-mugimenduak dira.
 
== Ezaugarriak ==
[[Nazio Batuen Erakundea]]ren arabera, gobernuen arteko akordioen bidez sortu ez den nazioarteko edozein erakunde. Beraz, nazioarteko erakundeetatik bereizten dituena gobernuen mende ez egotea da. Gaur egun, zeregin ofiziala betetzen dute nazioarteko beste erakunde batzuetan, hala nola Nazio Batuen Erakundean, Segurtasun eta Garapenerako Erakundean eta [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]]. Nazio Batuekiko erlazioak NBEn sei organo nagusietako bat den ECOSOC delakoak (''Economic and Social Council'', [[Kontseilu Ekonomiko eta Soziala]]) gobernatzen ditu. Beren jardueretan mugak gainditu arren, harremanak eta akordioak lor ditzakete gobernuen parte hartzerik gabe. Nazioarteko erlazioetako partaidetzat hartzen dira. GKEak erregistratu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte: erakundeak ECOSOCen eskumenekoak diren eta bere lan eremuaren barrukoak diren gaiez arduratu behar dira; erakundearen helburuek Nazio Batuen helburu eta izpirituekin bat etorri behar dira; irabazi asmorik gabekoak izan behar dira; jarduerarako egitasmoa onartua izan behar dute; eta bere asmoak lortzeko baliabideak izan behar dituzte. Erakunde hauei buruzko informazio osoa [[UIA]]k (''Union of International Associations'') urtean behin argitaratzen duen ''Yearbook of International Organizations'' buletinean aurki daiteke.