Camilo Cienfuegos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Camilo Cienfuegos
| irudia = Camilo Cienfuegos.jpg
| izen osoa = Camilo Cienfuegos Gorriaran
| ezizena = El Comandante del Pueblo
| jaiotza data = [[1932]]ko [[otsailaren 6]]a
| jaiotza hiria = [[La Habana]]
| jaiotza herrialdea = [[Kuba]]
| heriotza data = 1959ko urriaren 8a
| heriotza hiria = ezezaguna
| heriotza herrialdea = Kuba
}}
 
 
'''Camilo Cienfuegos Gorriaran''' ([[1932]]ko [[otsailaren 6]] - [[1959]]ko [[urriaren 8]]). Iraultzaile kubatarra, [[anarkista | anarkisten]] semea. Lawton-en jaio zen, [[La Habana]], [[Kuba]]. [[Iraultza kubatarra]]ren ikurrik esanguratsuenetarikoa izan zen [[Fidel Castro]], [[Che Guevara]], [[Raúl Castro]], [[Juan Almeida]] etabarrekin batera. "El Comandante del Pueblo", "El Señor de la Vanguardia" eta "Héroe de Yaguajay" ezizenekin ezagun egin zen.
 
==Camilo gaztea==
 
Bere auzoko Remberto Aleman eskolan bete zuen lehen hezkuntza. 1940an San Alejandroko Arte Ederren Eskola Nazionalean hasi arren arazo ekonomikoak tarteko eskolak utzi beharrean aurkitu zen. Bertan ikasle izan zen denboran "El Arte" dendan egin zuen lan. 1948an borroka politikoan hasten da lanean omnibusaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan parte hartuz.
 
1953an Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen egoera ekonomiko hobeago baten bila, baina herrialde honetako langilegoak jasaten zuen zapalkuntza giroaz atsekabeturik itzultzea erabaki zuen.
 
1954ean [[Fulgencio Batista]] diktadorearen erregimenaren aurkako ikasle borrokari atxikitu zitzaion eta urtebete beranduago, 1955eko abenduaren 7an, balaz zauritua izan zen [[Antonio Maceo]] heroi independentista kubatarraren omenetan egiten ari ziren manifestaldi batetan. Arrazoi hau tarteko tiranoaren errepresio indarrek fitxatu egin zuten. Bere burua jazarpen egoera batetan ikusirik eta lanik gabeko egoeran erbesteratzea erabaki eta Ameriketako Estatu Batuetara itzultzea erabaki zuen, New York hirira hain zuzen. Herrialde honetatik kanporatu egin zuten egotaldi baimena agortu zitzaionean eta [[Mexiko]]ra bidali zuten.
 
Mexikoko egonaldian Fidel Castrorekin harremanetan jartzea lortu zuen. Fidel Castro Kubara itzuliko zen espedizio iraultzaile bat antolatzen ari zen eta Camilo [[Granma]] itsasontzian joango zen aukeratuetako azkenetarikoa izan zen, dirudienez bere gorpuzkera argala medio.
 
==Borroka iraultzailea==
 
[[Image:Camilio.jpg|300px|right|thumb|Camilo Cienfuegos Fidel Castrorekin 1959ean Beisbol partida batetan parte hartzen "Barbudos" taldearekin.]]
 
Lehen ekintza armatua Alegria del Píon burutu zuen [[1956]]ko abenduaren 5ean. Uveroko borrokarako teniente kargua zuen eta pelotoi baten gidari zen.[[Sierra Maestra]]ko borroka armatuan kapitain kargua eskuratu zuen bere ekintzengatik. 1957an beste gerrilla bizkarrezur bat eratzen da: 4. bizkarrezurra, [[José Martí]] bizkarrezurraren alaba, [[Ernesto Che Guevara]] komandantea buru duela.
Bertan, Camiloren funtzioa abangoardiako buru izatea izan zen eta nola ez, borroka armatuaren altzoan sortzen da [[Che]]ren eta Camilo kapitainaren arteko adiskidetasuna. Bueycito, El Hombrito eta Pino del Aguako borrokek Camiloren irudiarekin kontatzen dute. Bere ausardiak eta kemenak eman zion "Señor de la Vanguardia" ezizena. 1958ko apirilaren 26ean Fidel Castrok komandante kargura igo zion gradua.
 
Borroka aurrera zihoan ala "[[Antonio Maceo]]" 2. bizkarrezurra zuzentzeko ardura eman zioten Camilori. Hauek Sierra Maestratik Kuba mendebalderuntz abiatu ziren 1958ko abuztaun eta "[[Ciro Redondo]]" 8. bizkarrezurrarekin, [[Che]]ren gidaritzapean, ekialdean hasi ziren ekintza militarrak mendebalderantz zabaldu zituzten.
 
Yaguajay hiria hartu zuten iraultzaileek Camilo Cienfuegosen gidaritzapean, gudu erabakiorra izan zen gerora Armada Iraultzaileak emango zuen azken golpeari begira, bertan Fulgencio Batsitaren indarr errepresiboak asko ahuldu baitziren. Gudu honetan irabazi zuen "El Héroe de Yaguajay" ezizena.
Iraultzaren garaipenaren ondoren, Aramada Iraultzailearen goi karguetako ardurak izan zituen Camilo Cienfuegosek, buru goren bezala. Iraultzaren aurkako altxamenduen aurka borrokatu zen eta Nekazal Araudi berria egiten ere parte hartu zuen.
 
Camilo Cienfuegos komandantea oso maitatua zen Kuban bere hurbiltasuna, xalotasuna eta irribarre zintzoagatik, batzuek iraultzaren buru den [[Fidel Castro]]rekin konparatzeraino.
 
==Heriotza==