Konstante II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
 
Dirudienez Konstante II.aren lehen aginte urteetan benetako boterea [[Erromatar senatua|senatu]]aren eskuetan egon zen historian senatu erromatarrak botere erreala izan zuen azken aldia izan zelarik; behin Konstantek adin nagusitasuna lortutakoan, [[648]]. urtean, boterea ''berreskuratu'' zuen. Lehen urteetan burubelarri aritu zen inperioa [[arabiar]]ren erasoetatik babestu nahiean ordurako hala ere [[641]] eta [[642]] urteen artean arabiarrek [[Egipto]] bereganatu zuten [[Heraklio]]ren oinordekotza argitu zen artean.
[[Irudi:Arabian_Peninsula_dust_SeaWiFS.jpg|thumb|left|Arabiarren jatorri den Arabiar [[penintsula]]]]
 
Lehen urte horietan arabiarrek Egipto eta [[Armenia]], konkistatu berri zituzten lurraldeak, finkatu eta bereganatzen aritu ziren bizantziar armadari aurre egiteko flota bat eraiki zuten artean. [[649]]. urtetik aurrera arabiarrek [[mediterraneo]] ekialdeko uharteen erasoari ekin zioten [[Txipre]] eskuratu zuten arte. [[655]]. urtean Konstante II.ak berak zuzenduriko flota bizantziarra arabiarrek garaitua izan zen [[Finikeko bataila]]n bizantziar armadaren menderagaitztasun ospearekin amaituz. Garaipen garrantzitsu honen eragina ez zen hala ere hainbesterainokoa izan [[656]]. urtean [[Utman]] [[kalifa]] [[omeia dinastia|omeiatar]]ra hil baitzen arabiar inperioan boterea eskuratzeko gerrate zibilari hasera emanez.