Carlos Zabala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Aktore gisan, ''The Hit'' (1984), ''Rumbo norte'' (1987), ''Ánimo... ¡vaya papelón!'' (1990), ''Vacas'' (1991) eta ''Santa Cruz, el cura guerrillero'' (1991) filmetan hartu du parte. Hainbat urtez [[Eneko Olasagasti]]rekin elkarlanean aritu izan da lanean, eta horren emaitza dira Euskal Herrian ekoitzi diren telesaio arrakastatsuenetako batzuk, hala nola, ''Bi eta Bat'' eta ''Jaun eta Jabe''. 1994. urtean, ''Maité'' filma elkarrekin zuzendu zuten, gidoia ere bien artean idatzi ondoren. 1999. urtean, Zabala-Olasagasti bikoteak ''Sí, quiero'' filmaren gidoia sortu eta zuzendu zuten. Urte hartan bertan, Eneko Olasagastik zuzendu zuen ''Ertzainak'' telesaileko atalen batzuetan ere aritu zen zuzendari lanetan. 2000. urtean, Carlos Zabalak ''Etxaldeko erregea'' animaziozko proiektu berritzailea zuzendu zuen, animazioko irudiak eta benetako pertsonaiak uztartu zituena, [[Gregorio Muro]] animazio-arduradunarekin batera.
 
[[Tentazioa ekoiztetxea]]ren sortzailetako bat da. Konpainia horrentzat, ''Ez da hain erraza'' lana zuzendu du [[Fernando Bernués]]ekin batera.
47. lerroa:
 
{{bizialdia|1962ko||Zabala, Carlos}}
 
[[Kategoria:Donostiako aktoreak]]
[[Kategoria:Donostiako zinema zuzendariak]]