Carl Wilhelm Scheele: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia eta obra ==
Carl Wilhelm Scheele [[Stralsund]]en jaio zen, [[Suedia]]n -gaur egun [[Alemania]]- [[1742]]ko [[abenduaren 9]]an. Aita Joachim (edo Johann) Christian Scheele kafe merkataria izan zuen eta ama, berriz, Margaretha Eleanore Warnekros. Gurasoen lagunekin ikasi zuen kimikako eta farmaziako ikurrak irakurtzen eta, [[1757]]an, Carlek 14 urte zituenean, [[Göteborg]]era bidali zuten familiaren lagun zen Martin Andreas Bauchekin farmazia ikastera. Hantxe aritu zen 8 urtez eta gau eta egun eman zituen Nicolas Lemery, Caspar Neumann, Johann von Löwenstern-Kunckel eta Georg Stahlen lanak irakurtzen. Azken honen lanean oinarrituko zen gero Scheelen espekulazio teoriko asko.
 
[[1765]]ean, ospe handiko CM Kjellström botikariarekin lan egin zuen [[Malmö]]n eta Lundeko irakasle zen -geroago, kimikako irakasle izango zen [[Stockholm]]en- Anders Jahan Retzius ezagutu zuen. [[1767]] eta [[1769]] artean iritsi zen [[Stockholm|Stockholmera]]era eta botikari lanean aritu zen.
 
Graduondoko ikasketen fruitu izan zen [[1772]]-[[1773]] urte bitarteko [[oxigenoa]]ren eta [[nitrogeno]]aren aurkikuntza, eta erabat zehaztuta agertzen da hori [[1777]]an argitaratutako ''Chemische Abhandlung von der Luft und der Feuer'' lanean (''Aire eta suaren tratatu kimikoa''), bere ospea [[Joseph Priestley]]rekin ere partekatzen du, [[1774]]an egin baitzuen honek ere, bere kabuz, aurkikuntza hori.
 
Oharkabean ia, beste elementu kimiko batzuk ere aurkitu zituen: [[bario]]a ([[1774]]), [[kloro]]a ([[1774]]), [[manganeso|manganesoa]]a ([[1774]]) eta [[molibdeno]]a ([[1778]]) beste konposatu batzuen artean. [[Azido tartariko]]a, [[manganesoaren gatz]]ak, [[artsenamina]] eta [[kobre artseniato]]a; zenbait metalen oxidazio egoerak ere zehaztu zituen.
 
[[1774]]an, Jonas Bergiusek Zientzietako Errege Akademiako kide izateko izendatu zuen eta horrela egin zuten [[1775]]eko [[otsailaren 4]]an. [[1777]]ko [[urriaren 29]]an eseri zen han lehenengo aldiz eta behingoz. [[Azaroaren 11]]n gainditu zuen ohore handiz botikari izateko azterketa.
 
Argiak [[zilar]]raren konposatuen gaietan duen eragina aurkitu zuen, eta era horretara [[fotokimika]]ren eta [[argazkigintza|fotografiaren]] oinarriak ezarri zituen. ''[[Scheelita]]'' mineralak zientzialari horren omenez du izena.
 
[[Wolfram]]aren aurkikuntza ere esleitu izan ohi zaio, baina [[Scheelita]] izan zen iradoki zuen minerala -garai hartan, ''tunsten'' izenekoa, CaWO4-. Wolfram trioxidoa -WO3- isolatzea lortu zuen; elementua, ordea, ez. [[1783]]an lortuko zuten hori [[Elhuyar anaiak|Elhuyar anaiek]], [[Fausto Elhuyar|Fausto]] eta [[Juan Jose Elhuyar |Juan Josek]]<ref>{{es}}http://web.archive.org/web/20130710224853/http://www.iqm.csic.es/are/jeb/49.pdf</ref><ref>{{es}}http://www.agenciasinc.es/Reportajes/El-primer-y-ultimo-elemento-que-se-aislara-en-Espana</ref>.
 
Bere garaiko kimikariek egin ohi zuten bezala, Scheelek ere maiz egin lan baldintza oso arriskutsuetan. Deskubritzen zituen produktuak probatu ere egiten zituen eta badirudi hori izan zela bere heriotzaren arrazoia, merkurio bidezko pozoinketa.