«Carl Sternheim»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (+biografia infotaula automatikoa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
== Biografia ==
Carl Sternheim [[Leipzig]]en jaio zen, [[Alemania]]n, [[1878]]ko [[apirilaren 1]]ean. Aita judu bankaria izan zuen eta ama, berriz, langile klaseko protestante bat. Carlek [[Hannover]] eta [[Berlin]] artean pasatu zuen bere haurtzaroa.
 
[[1897]] eta [[1902]] artean, [[filosofia]], [[Psikologia|psikologia]] eta zuzenbidea aritu zen ikasten [[Municheko Unibertsitatea|Munich]], [[Göttingen]] eta [[Leipzigeko Unibertsitatea|LeipzigLeipzigeko]]eko unibertsitateetan, baina ez zen sekula graduatu.
 
[[1900]]ean, [[Weimar]]ren hasi zen lanean ''freelance'' idazlea izan zelarik eta hortxe ezagutu zuen bere lehen emaztea, Eugenie Hauth, urte berean ezkonduko zirelarik. [[1906]]an, bikotea banandu egin zen.
 
[[1907]]an, berriz ezkondu zen, oraingoan, Thea Löwenstein idazlearekin eta bi seme-alaba izan zituzten. Emakume aberatsa, familiak Schloss Bellemaison eraikitzeko aukera izan zuen [[Munich]]en eta, Sternheimek artista askorekin lan egin ahal izan zuen han, Mechtilde Lichnowsky, [[Max Reinhardt]] edo Frank Wedekind, beste batzuen artean, eta bere arte bilduma propioa egiten joan zen.
 
[[1908]]an, Franz Bleirekin aritu zen elkarlanean, ''Hyperion'' egunkari literario espresionista ateratzeko xedean eta [[Franz Kafka]]ren lehen 8 prosa-lanak atera zituzten. Noizean behin, ''Die Aktion'' egunkari espresionistarekin ere kolaboratu zuen.
 
[[1912]]an, familia osoa [[Belgika]]ra joan zen bizitzera eta, [[1918]]an, [[I. Mundu Gerra]] bukatu ondoren, berriro aldatu zuten bizilekua, oraingoan, [[Saint-Moritz]] eta [[Uttwil]]era joan zirelarik, [[Suitza]]n. [[1927]]an, Sternheim eta Thea banandu egin ziren.
 
[[1930]]ean, berriro ezkondu zen, oraingo honetan, Pamela Wedekind aktore eta abeslariarekin, baina, [[1934]]an, berriro dibortziatu zen.
 
Beste ezkontza bat ere egin zuen, baina hura ere gaizki atera zitzaion eta, azkenean, Henriette Carbonararen ondoan bukatu zuen.
 
[[FileFitxategi:Grave Carl Sternheim and Marcel Hastir - Ixelles Bruxelles.jpg|thumb]]Sternheim Ixelles ([[Brusela]]n) hil zen [[II. Mundu Gerra]] garaian eta Ixelles hilerrian eman zioten lur.
 
Sternheimek ospe handiko lagunak izan zituen ondoan: [[Gottfried Benn]], Carl Einstein, Franz Pfemfert, [[Walther Rathenau]], [[Ernst Stadler]], Hugo von Tschudi, [[Fritz von Unruh]] eta Otto Vrieslander beste batzuen artean. Alemania Naziak bere obraren gaineko debekua ezarri zuten, ez judu jatorrikoa zelako bakarrik, alemaniar burgesiren korrupzioan eroritako moralari iseka gogorra egiten zielako ere bai<ref>{{es}}http://elpais.com/diario/1980/02/29/cultura/320626809_850215.html</ref>.
 
== Bibliografia ==
* ''Aus dem bürgerlichen Heldenleben'' ([[1911]]–[[1922]])
** ''Die Hose''
** ''Der Snob''
** ''1913''
** ''Das Fossil''
** ''Die Kassette''
** ''Bürger Schippel''
* ''Chronik von des zwanzigsten Jahrhunderts Beginn'', istorio laburrak, [[1918]]
* ''Kampf der Metapher'', [[Entsegu|entsegu]]a ([[1917]])
* ''Die Marquise von Arcis'', drama ([[1918]])
* ''Europa'', [[eleberria]], 2 bol. ([[1919]]/[[1920]])
* ''Manon Lescaut'', [[drama]] (1921)
* ''Oscar Wilde: His Drama'', [[drama]] ([[1925]])
* ''Vorkriegseuropa im Gleichnis meines Lebens'', [[memoriak]] ([[1936]])
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{bizialdia|1878ko|1942ko|Sternheim, Carl}}
 
[[Kategoria:Alemaniako antzerkigileak]]
[[Kategoria:Alemaniako juduak]]
[[Kategoria:Saxoniarrak]]
{{bizialdia|1878ko|1942ko|Sternheim, Carl}}