Camilo José Cela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:Camilo Jose Cela-2.jpg|thumb|leftezkerrera|Camilo José Celaren omenezko eskultura, [[Guadalajara (Espainia)|Guadalajaran]].]]
Medikuntza, Letrak eta Zuzenbidea ikasten hasi zen, baina ez zituen bukatu. [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ondoren enplegatu gisa aritu zen lanean bulego batean, eta dirudienez hantxe idatzi zuen [[1942]]. urtean ''La familia de Pascual Duarte'' (''[[Paskual Duarteren sendia]]'', [[Koldobika Jauregi (idazlea)|Luis Jauregi «Jaurtakol»ek]] [[1967]]an euskaratua) eleberri famatua, literatura lantzera bultzatu zuena. Espainiako gerraondoko literaturan leku berezia izan zuen liburu horrek, harekin hasi baitzen Espainiako eleberrigintzaren berrikuntza, bai gaien aldetik, bai idazkera aldetik.
 
Nolanahi ere, errealismo naturalista abiapuntu harturik, eta adierazpide herritarrak erabiliz, eleberri eta kontakizun ugari eman zituen, umorea, satira eta behaketarako joera berezia erakusten dutenak: ''Pabellón de reposo'' eta ''Nuevas andanzas y desventuras del Lazarillo de Tormes'' ([[1944]]) eleberriekin teknika berriak hasi zen erabiltzen; ''La Colmena'' ([[1951]]); ''La cátira'' ([[1956]]), ''Tobogán de hambrientos'' ([[1962]]); ''San Camilo 1936'' ([[1970]]), ''Oficio de tinieblas'' ([[1975]]). [[1976]]. urtean ''Diccionario secreto'' eta ''Enciclopedia del erotismo'' lanak argitaratu zituen. Bidaia liburu ederrak ere idatzi zituen: ''Viaje a la Alcarria'' ([[1948]]), ''Del Miño al Bidasoa ''([[1952]]) eta ''Viaje al Pirineo de Lérida'' ([[1965]]).
 
Espainiako idazle ospetsuenetakoa da. [[1989]]. urtean [[Literaturako Nobel Saria]] eman zioten, eta [[1995]]. urtean [[Miguel de Cervantes saria|Cervantes saria]] jaso zuen. Argitaratu zituen azken eleberrien artean, aipagarria da ''La cruz de san Andrés'' ([[1994]]).
68. lerroa:
{{Literaturako Nobel Saridunak}}
{{Bizialdia|1916ko|2002ko|Cela, Camilo José}}
 
[[Kategoria:Camilo José Cela]]
[[Kategoria:Coruñako probintziako jendea]]