Camaret-sur-Mer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
43. lerroa:
IV mendean Saint Riok etorri zen Camaretera eta kapera bat eraiki zuen bertan. Honen inguruan hazi zen herria. Erdi Aroan hainbat errota altxatu ziren, haizeak edo itsasoak mugitzen zituztenak, eta hauek bihurtu ziren jardera ekonomikoaren oinarri. XII mendetik aurrera arrantzak ere indar handia hartu zuen, Iberiar penintsulatik ateratzen ziren itsasontzien ibilbide luzetako eskala bihurtuz.
 
XVII mendean ingelesen erasoen beldur [[Vaubanen gotorlekuak]] eraikiziten Frantzia guztian eta Camareten eraikitako [[Vauban dorrea]] garrantzitsuenetakoa izan zen. 1693 eta 1696 artean eraiki zen, baina dagoeneko 1694ko ekainaren 18an erabili behar izan zen Camareteko borrokan. [[Vauban]] bera buru zela frantsesek atzera bota zuten ingeles eta herbeheretarren erasoa.
 
1801 urtean Robert Fulton injeniari amerikarrak ''Nautilus'' [[urpekontzi]]a diseinatu zuen eta Camareten egin zituen frogak. XIX mendean babes egitura berriak eraiki ziren, Toulinguet dorrea (1812), Petit Gouin (1859). Ordurako arrantza portu aktiboa zeukan [[sardina]]ren arrantzan oinarritzen zena. 1850an esate baterako baziren 94 txalupa. 1902-03 denboraldian sardinaren krisialdia gertatu zen eta ordutik aurrera [[Otarrain arrunt|otarrainaren]] arrantza nagusitu zen.