William Harvey: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia ==
1578ko apirilaren 1an jaio zen [[Folkeston]]en, [[Ingalaterra|Ingalaterrako]] hego-ekialdeko muturrean. Thomas Harvey merkatari aberatsaren semea zen. Hasierako ikasketak [[Canterbury|Canterburyn]] egin zituen eta 1597an [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitateko]] ''Caius College''n lizentziatu zen. Lizenziatu ondoren eta [[medikuntza]] ikasteko desioaz bultzaturik, Italiara bidatu zuen bertako [[Paduako Unibertsitatea]]n ikasketak burutzeko. Bertan [[HyeronimusGirolamo Fabrici d'Acquapendente|Hieronymus Fabricius]] irakaslea izan zuen, zeinak eragin handia izan zuen bere etorkizuneko ideiak garatzeko. 1602an medikuntzan lizentziatu zen.
 
Bere ikasketak amaitu ondoren, Ingalaterrara itzuli zen mediku bezala jarduteko eta 1604. Urtean  Elizabeth Brownekin ezkondu zen, [[Lancelot browne|Lancelot Browne]] garaiko mediku ospetsuaren alabarekin.
12. lerroa:
Bere bizitza osoan mediku bezala lan egin ondoren, 1657an hil zen Londreseko Roehamptoneko auzoan.  
 
== Ideiak ==
Gerta liteteke [[Odolaren zirkulazioaren|odolaren zirkulazioaren]] planteamendua proposatzeko William harveyek hainbat lanetan aurkitu izana inspirazioa, hala nola, [[René Descartes|Descartes]] eta [[Miguel Servet]]en lanak eta antzinako medikuntza musulmanean, non [[Ibn Nafis]] autoreak arterien ezaugarriak aztertu izan zituen XIII. mendean. Bestalde, bere ideiak garatzeko eragile nagusienak Paduako unibertsitateko irakasleak eta autoreak izan ziren: [[Hyeronimus Mercurialis]], [[Gabriel Falopio]], [[Andres Vesalio]] eta nagusiki [[Girolamo Fabrici d'Acquapendente|Hieronymus Fabricius]], zeinak balbulak aurkitu izan zituen zainetako barne egituratan. Azken autore honek, fisiologia modernoaren ezagutzan barneratzen lagundu zuen eta umekiaren garapenaren ikerketan
 
1616an odolaren zirkulazioaren teoria definitu zuen, nahiz eta bere teoriaren emaitzak 1628an argitaratu zituen bere ''Exercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalibus'' (animalietan bihotzaren lana eta odolaren inguruko ikerketa anatomikoa) liburuaren bitartez. Bertan metodo zientifikoan oinarriturik, [[Bihotz|bihotza]] gorputzean zehar odola ponpatzen zuela adierazi zuen, [[Zirkulazio sistemaren|zirkulazio sistemaren]] bitartez. Hipotesi hau frogatzeko, gorputzen behaketa anatomikoak eta esperimentuak erabili zituen.
25. lerroa:
{{commonskat}}
 
== Idazlanak ==
 
* 1628: ''Excercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalus''
* 1649: ''Exercitatio anatomica de circulatione sanguinis''
* 1651: ''Exercitationes de generatione animalium, quibus accedunt quaedam de partu, de membranis ac humoribus uteri, et de conceptione''
{{bizialdia|1578ko|1657ko|Harvey, William}}